Zazpi Urteko Gerra 1756tik 1763ra bitartean Frantzia eta Erresuma Batua, haietako bakoitzaren aliatuekin batera, elkarren aurka aritu ziren gerra izan zen, hegemonia edo nagusitasun koloniala bereganatu nahian. Guda…
Zigilu legea edo zigiluaren legea Erresuma Batuak 1765ean Ameriketako Hamahiru Kolonietan ezarri zuen zuzeneko zerga izan zen, hainbat agiri eta dokumentuetan, hala nola egunkari eta panfletoetan, aurrez ordiandu beharreko zigulu jartzera derrigortzen zuena. Zergaren helburua diru bilketa hutsa zen, 1756-1763 bitarteko Zazpi Urteko Gerraren ondoren Erresuma Batua finantza-egoera larrian zegoelako. Ameriketako kolonoak biziki protestatu zuten zigilu legearen aurka inposatutako zamaren aurka. Zigilu legeaz gainera, metropoliak kolonoen interesen aurkako beste erabaki batzuk hartu zituen hurrengo urteetan (ikus, tearen matxinada). Erreakzio gisa, Erresuma Batuaren mendekotasunetik askatu eta independentzia lortzeko mugimendua azkartuz joan zen, harik eta 1775 urtean Ameriketako Estatu Batuetako independentzia gerra piztu zen arte.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ley del sello.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.