Ziberkultura informazio eta komunikazioarako teknologia berrien inguruan garaturiko termino orokor, zabal eta beraz lausoa da. 1980 eta 1990eko hamarkadetan, baikortasun eta ezkortasun teknologikoaren diskurtsoekin loturiko terminoa da, teknologia horiek itxaropen berriak eta baita arriskuak ere zabaltzen zituztela baieztatzen zuten narratibekin loturik.
Geroztik, ordea, ikuspuntu ezberdinetatik landutako kontzeptua izan da:
- hasierako kontzeptuari jarraiki, ziberkultura ikuspuntu utopiko batetik garatzen da, teknologia berriek ekar dezaketen gizarte berriari buruz;
- informazioaren ikuspuntutik, informazio eta komunikazio teknologiek dakartzaten informazio kode kultural eta sinboliko berriak bilduko lituzke ziberkulturak;
- ikuspuntu antropologiko batetik, praktika eta bizitza-estilo berriak aztertzen lituzke;
- azkenik, ikuspuntu epistemologiko batetik, ziberkulturak teknologia berrien inguruan garatutako gai eta arlo berriak biltzen dira, hala nola errealitate birtuala, sare sozialak eta adimen artifiziala.
Erreferentziak
Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Ziberkultura";
Gizapedian, 21 urria, 2018,
/ziberkultura/.
Loturiko artikuluak
Ohiturak eta usadioakOhiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…
Soziologia (definizioa)Soziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa zientifikoa da, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta…
Epistemologia (definizioa)Epistemologia ezagutza edo jakintza aztertzen duen filosofiaren adarra da, jakintzaren jatorriari, horren metodoei eta errealitatearekin eta egiarekin duen erlazioari buruz. Jarrera epistemologiko anitz dago: eszeptizismoak, esaterako, zalantzan jartzen…