Informatikna, formularioa programa edo webgune batek une jakin batean edo erabiltzailaren ekintza baten ondoren hutsean zabaldu eta betetzeko eskatzen den datu-eremu bat da, adibidez, webgne batean erosketa bat…
Ziberdelituak sare informatikoak, bereziki Internet, funtsezko bitarteko duten delituak dira, hala nola baimenik gabe sare informatikoetan sartu edota sare sozialak erabiliz iruzurra edo azpikeriak erakunde edo pertsona bati buruzko datuak edo irudiak eskuratu, haiek ezabatu, zabaldu edo haiekin estortsioa egitea, beste pertsona edo erakunde bat legez kanpo ordeztea, haren irudia bereganatuz alegia, merkataritza elektronikoaren bitartez iruzurra egitea, internet bidez pertsona edo erakunde baten aurkako jazarpena edo mehatxua egitea. Ziberdelituen esparrua guztiz zabala da, eta esan liteke mundu errealean aurki daitekeen delitu figura ia guztiak, kalte erreala zuzenean eragiten horiek kenduta (adibidez, eraso fisikoak, txikizioak edo hilketak); hain zuzen ere, ziberdelituak Interneteko mundu birtualean gerattzen bada ere, mundu birtual horrek mundu errealean egin daitezkeen ekintza asko eta asko erreplikatu daitezke Interneten, batzuetan arrisku handiagoarekin ziberdelitugileek anonimotasunez edo euren benetako nortasuna ezkuatatuz jokatzen saiatzen baitira sareetan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.