Zero tolerantzia


KategoriakSoziologia

Zero tolerantzia arauak eta legeak erabateko zorroztasunez, interpretazio gogorrenaz eta malgutasunik gabe, aplikatzen dituen politika da. Politika publiko moduan aplikatu da bereziki, baina baita enpresa eta erakunde pribatuetan ere, desbideratzen diren jokabideak kontrolatu eta zigortu asmoz. Batzuen iritziz, bereziki lege hauste txikiak zigortzen dituen politika, eta beraz bereziki baztertu, babesgabe eta behartsuak jazartzen dituena, maiz poliziaren gehiegikeria bidea zabalduz.

Zero tolerantziaren politika 1970eko hamarkadan zabaldu zen Estatu Batuetan.  Horren jatorria Broken Windows: The police and neighborhood safety izenburuko artikulua ospetsua da, zeinaren arabera leiho puskatu batzuk dituen eraikin batek leiho gehiago puskatzera bultzatzen duen, eta zabor pixka bat duen tokian zabor gehiago pilatzeko joera dagoela. Artikulu hori oinarri eta egoera horiek saihesteko, zero tolerantzia politika bultzatu beharko litzatekeela interpretatu zen batzuen aldetik. Zero tolerantziaren politika esplizituki aplikatu zuen lehena Rudy Giuliani izan zen, New York hiriko alkatea zen bitartean, 1994-2001 urteetan, delinkuentzia-tasak nabarmen gutxituz, beherakada hori azaltzeko zero tolerantziaz gain beste faktore batzuk ere aipatu badira ere.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, zero tolerance; gaztelaniaz, tolerancia cero.

253 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.