Zerga presioa agente ekonomikoek (familiak, enpresak) jasan behar dituzten zerga guztien zama orokorra da, portzentajean haien errentarekin alderatuta. Adibidez, %10eko zerga presioak adierazten du agente ekonomikoek orokorrean eta batez beste zergetan euren errentaren %10 ordaindu behar dutela. Zerga presioa arintzea edo gehitzea gobernuen politika ekonomikoaren ohiko tresna da: zerga presioa gehitzeak diru sarrera publikoak gehitu, defizit publikoa murriztu baino jarduera ekonomikoa moteltzea ere badakar, kontsumorako diru gutxiago dagoelako zerga presio handi horren ondorioz; zerga presioa jaisteak, berriz, ekonomia bizkortu egiten du, kontsumorako diru gehiago dagoenez, baino defizit publikoa handitu egiten du.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, tax burden; gaztelaniaz, presión fiscal, presion impositiva, presión tributaria.
Loturiko artikuluak
Zerga pizgarriakEkonomian, zerga pizgarriak edo pizgarri fiskalak ogasunak herritar eta enpresei zerga gutxiago ordaintzeko eskaintzen dizkien aukerak dira, kolektibitatearentzat ustez onuragarriak diren ekintzak garatzearen trukean, adibidez, enpresak enplegua sortzeagatik,…
Zerga harmonizazioaZerga harmonizazioa herrialde edo zerga autonomia duten beste entitateetan zerga sistema homogeneo eta adostuak ezartzeko prozesua da, bereziki haien arteko zerga ezberdintasunak ezabatu eta ondorioz zerga ihesak eragozteko…
Oroharreko zergaOroharreko zerga zergapeko guztiei (beraz, orohar) zerga zenbateko berdina eta finkoa ezartzen dien zerga da, haien ahalmen ekonomikoa edo diru sarrerak kontuan hartu gabe. Zergen gehikortasunaren printzipioaren guztiz…