Zerga harmonizazioa herrialde edo zerga autonomia duten beste entitateetan zerga sistema homogeneo eta adostuak ezartzeko prozesua da, bereziki haien arteko zerga ezberdintasunak ezabatu eta ondorioz zerga ihesak eragozteko…
Zerga berdintasuna zerga sistema bateko oinarriko printzipio bat da, zeinaren arabera zerga guztiak egoera berean dauden hiritar guztiei modu eta neurri berean aplikatu behar zaizkien, haien artean diskriminazio pertsonalik egin gabe. Adiera zabalagoan, beste bi alderdi ere barne hartzen ditu: alde batetik, ahalmen ekonomikoaren arabera finkatu behar dira zergak, ahalmen handiagoa dutenei eta erakusten dutenei zerga handiagoak jarriz; eta bestetik, zergen bitartez gizartean berdintasun handiagoa ekarriko duen errentaren birbanaketaren beharrak. Aurreko hiru alderdi hauek honela izendatu izan dira hurrenez hurren: (i) berdintasuna zergetan, (ii) berdintasuna zergen aurrean eta (iii) berdintasuna zergen bitartez.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, igualdad tributaria.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.