Greziar mitologian, Zerbero Hades edo hildakoen arimak bizi ziren eremuko ateak zaintzen zituen izakia zen, txakur itxurako hiru buru zituena. Hiru buru horiek iragana, oraina eta geroa irudikatzen dituela aipatu da, izaki horrek denbora guztiak zelatatzen dituela adieraziz horrela, iraganean hildakoak Hadesetik ateratzea eta bizirik daudenak eta geroago hilko direnak Hadesera sartzea eragozteko.
Loturiko artikuluak
Kognazioa eta kognatuakJatorrian zuzenbide erromatarrean garaturiko kontzeptua, baina egun antropologian ere erabiltzen dena, kognazioa edo ahaidetasun kognatizioa emakume baten amatasunetik garatzen den ahaidetasuna da. Kognatuak dira emakume batengandik garatutako ahaidetasun-zuhaitzean…
Antropologia fisikoaAntropologia fisikoa gizakia animalia moduan ikertzen duen antropologiaren arloa da, bereziki gizakiaren ezaugarri fisikoen eboluzioa eta gizakien arteko arraza-desberdintasunak.
Antropologia filosofikoaAntropologia filosofikoa gizakia bere kontzeptu eta zentzurik sakonenean zer den hausnartzen duen antropologiaren adarra da, hausnarketa horretatik abiatuta, antropologiak berak diziplina gisa garatu eta gizakia aztertze aldera. Zehazki,…