Aro Kuaternarioa edo Laugarren Aroa, Lurraren aro geologiko berriena da, duela 2.58 milio urtetik gaurdiano luzatzen dena. Aro Zenozoikoaren hirugarren aroa, eta beste bi arotan banatzen da: Pleistozenoa,…

Data adierazgarri bat emateagatik, Amerikaren aurkikuntza, 1492 urtean, hartzen da Erdi Arotik Aro Modernorako mugarri gisa. Hala ere, trantsizio horrek garai hartako gizarteetan izandako aldaketa sakonagoen ondorioa izan zen. Aldaketa sako horien artean aipatu behar dira humanismorako itzulera, Berpizkundea alegia, Antzinate Klasikoko pentsamenduaren berreskuratzearekin; ildo horretatik, Aro Modernoaren ezaugarri nabarmena izan zen antropozentrismoa, gizakian zentraturiko gizarte eta pentsamendua, Erdi Aroko teozentrismoa alde batera utziz. Horretan lagundu zuen noski inprentaren asmakuntza 1440an Johannes Gutenberg-en eskutik, liburu klasikoen edizioa erraztu zuena. Unibertsoaren eta ondorioz munduaren ikuspegi berriak ere garatu ziren, geozentrismo edo Lurra unibertsoaren erdigunetzat hartzen zuten teoriak baztertuz. Garai hartan zabaltzen hasi ziren merkataritza-bideek eta kapitalismoaren garapenak garai ekonomiko berria ere abiarazi zuten. Politika arloan, Erdi Aroan nagusitu zen feudalismoa ere krisialdian sartu eta estatu zentralizatuak sortu ziren monarkaren inguruan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.