Berriketan lan gutxi egiten dela nabarmentzen duen atsotitza.
Zer barkaturik ez Alberto Ladron Aranak idazle nafarrak 2011an plazaraturiko eleberri beltza da. 317 orrialde ditu, 25 kapitulutan banaturik.
I kapitulua
Mikel Julen anaiaren etxera sartzen da, ezkutuan, itoginak badaudelako beheko bizilagunak abisatuta. Julenek hilabete batzuk eman ditu kartzelan eta aske geratu ondoren gurasoena izandako etxe horretara joan da, non hainbat urtez bi anaiak elkarrekin hainbat urtez bizi izan ziren. Bainugelara sartu eta konketa urez gainezka ikusten du, eta lurrean ur putzu handia. Putzua xukatzen hasi eta odol arrastoak ikusten ditu. Tarteka Lidia emazte ohiaren hotsa aditzen du bere buru barruan, bere kontzientzia balitz bezala, etxetik alde egiteko esaten. Sukaldera joan eta garbigailuan ere odolez zikindutako arropa ikusten du. Garbigailuko praka batzuetan, Frankfurtetik Bilborako hegazkin tiketa ikusten du, Heinrich Fritz izenarekin. Bainugelara itzultzen da desataskatzaile batekin, eta konketari ura kentzen duenean, barrutik gizon baten hatz txikia atera dela ikusten du, eta asaldatu egiten da guztiz.
II kapitulua
Mikelek ez daki zer egin, poliziari deitu ala ez. Asteartea da, eta seguru asko asteburuan gertatuko zen dena delakoa. Ez daki krimena edo istripua gertatu den etxean. Hatz txikia komunetik behera bota du, aurkitu eta denbora gutxira. Urduri dago guztiz eta ez daki zer egin, Lidiaren hotsa buru barruan aditzen duen bitartean. Julenen telefonora deitu eta mezua uzten dio, galdetuz ondo dagoen.
Asteazkenean bertan Armentia izeneko polizia baten deia hartzen du, eta Julen Izu Goñiren anaia den galdetzen dio, eta gero anaia non dagoen. Mikelek dio duela urtebete t'erditik ez duela ikusi, kartzelan sartu zuenetik, eta kartzelan ez ziola bisitarik egin. Poliziak galdetzen dio ea droga hartzen duen, Mikelek ezetz uste du, baina poliziak dio Baztango desintoxikazio zentro batean izena eman zuela duela bi aste. Kartzelan droga hartzen zuenik baztertzen du poliziak, orduko odol analisiek ez baitute droga arrastorik erakusten. Mikel guztiz harriturik dago. Zentroari su eman zion igandean baten batek, eta hainbat lekukok Julen identifikatu dute su emaile bezala. Zauritu larririk ez zen izan, Julenek berak abisua eman zuelako. Koktel molotovekin agertu zen oihuka, eta koktel bat botatakoan, zentroko jendea geldiarazten saiatu ziren, baina borrokan, Juleni beste kokteleko botila puskatu eta zauritu egin zen. Horrek esplikatzen du itxuraz konketako hatzamarra. Julen geldiaraztea lortzen dute, baina berehala gizon zahar bat agertzen da pistola eskutan harturik, ezkerreko belarria falta zaiola, eta Julen askatzeko agintzen du. Hala egiten dute eta gizon zaharrak eta Julenek elkarrekin egiten dute alde. Poliziak galdetzen dio ea non egon daitekeen, Mikelek ideiarik ere ez, baina Maite izeneko neska batekin zebilela dio. Poliziak dio Julenen etxean egon dela, eta odol arrastoak aurkitu dituztela. Bere autoan ere odola aurkitu dute, eta kasualitatea: Julenen etxetik urrun topatu dute autoa, eta Mikelen etxetik oso hurbil. Gainera, Armentiak dio bizilagunak esan diela deitu diola Mikeli, baina Mikelek gezurra dio: ez dela joan etxe horretara, pentsatuz Julenek konponduko zuela. Armentiak bukatutzat ematen du itaunketa, eta Mikel urduri geratzen da, beti bezala Lidiaren ahotsa entzuten bere buruan, bere jokabidea mespretxatuz.
III kapitulua
Mikel psikologoaren kontsultan dago, berarekin egin ohi duen terapia garatzen, erlaxatuz eta pentsamenduak kontrolatuz, Lidia emazte ohiarekin duen obsesioa burutik kentzeko. Mikel ez da oso baikorra terapiari buruz eta beti bezain gaizki dabil. Kontsultara joateko arrazoi bakarra gaixo agiria jasotzea da, bajan jarraitzeko. Egunkariak erosi eta Julenen inguruko gertakarien berri ematen dute, baina haren izena zehaztu gabe. Suteak zentroaren ondoko biltegia guztiz kiskali du. Baja-agiria hartu eta Ogasunean entregatzen du, hango langilea denez. Haren hutsunea ez dute nabaritu lantokian. Kalera doa, zigarretak piztuta, emazte ohia burutik kendu ezinik, eta pentsatzen du jendeak badakiela emazteak utzi duela. Paranoiko bihurtzen ari da.
IV kapitulua
Mikel etzanda dago etxean, lur jota eta erretzen. Etxe osoari dario tabako kiratsa. Ateko txirrina jotzen du norbaitek. Ireki eta neska eder bat aurkitzen du. Mikel Izu den galdetzen dio, Julenen anaia. Mikelek baietz dio, baina berarekin ez duela harreman handirik. Neskak bere burua aurkezten du: Lucia Baena da. Esaten du oso inportantea dela beretzat Julen aurkitzea. Neska Almeriatik etorri da trenez, albisteetan Baztango sutearen berri entzunda; egia esan, benetan aurkitu nahi duena Julenekin zihoan gizon zaharra da, belarria falta zitzaiona. Armentia inspektorearengana joan da lehenbizi baina hark ez dio ezer esan Juleni buruz, eta Mikelengana joatea erabaki du azkenik. Neska bere aitonarengatik dago Julen eta gizon zaharraren bila, berak kontatu zion istorio baten haritik.
Luciaren aitona Baztanen ari zen soldadutza egiten 1941ean, 19 urterekin. Mugak kontrolatzea zen bere lana. Gogorra zen lana, bereziki eguraldiagatik. Argazki bat erakusten dio, non bere aitona agertzen den, gazte, soldadu alemaniar batekin, Kurt izenekoa. Izan ere, espainiar eta alemaniar soldaduak maiz elkartzen ziren, adiskidetasunean. Urtebete zeramala, koronelak soldaduak elkartu eta muga pasa behar zuen gizon talde bat harrapatu behar zutela adierazi zien, misio inportante batean. Soldadu gehiago ere ekarri zituzten horiek harrapatzeko. Informazioa alemanengandik etorri omen zen. Elurra izugarri ari zuelarik, mendian gora, eta tiroak entzun ziren aldera hurbildurik, soldadu zaurituak ikusi zituzten, baina erasotzaileak alde eginak ziren ordurako. Egoera latza zen, zaurituak eraman ezinik. Neskaren aitona urrundu egin zen kaka egiteko, eta itzuli eta gero galduta aurkitu zen. Beldurrez zegoen, hotzak akatzen, eta mendian behera hasi zen ero moduan, eta borda batera inguratzean odol arrastoa ikusi zuen. Bordara oihuka sartu, baina barruan mutil izutu bat bakarrik aurkitu zuen, beldurrez hura ere, besoan zauriturik. Alemana zela konturatu zen. Bere zorroan pistola, munizioa, pasaporte alemana eta diru pila bat aurkitu zituen. 20.000 pezeta, garai hartan dirutza, ingeles libera batzuekin batera. Ez daki zer egin, mutila atxilotu, dirua hartu eta ofizialei eman, baina ofizialak dirua beraientzat gordeko zutela uste zuen. Horretan ari zela, mutil alemanak kolpea eman zion eta alde egin zuen, Luciaren aitonak tiro egin eta txapelean jo zuen. Tiro egin berriz eta mutila ahuspez geratu zen. Errematatzeko adorerik gabe, mendian behera abiatu zen Luciaren aitona. Baina ekaitzaren erdian konortea galdu, hotzez, eta azkenean Baztango Antzola etxean ikusi zuen bere burua, diru guztia galtzerdietan ezkutaturik.
V. kapitulua
Kontaketaren erdian, Mikelek jatetxera gonbidatzen du Lucia. Erakarrita sentitzen da neska horrengana eta plazer gaiztoa sentitzen du gogoratuz hara Lidiarekin joaten zela eta Lidia ere han bertan egon daitekeela imajinatuz. Bazkaltzen ari diren bitartean Luciak jarraitzen du kontatzen aitonaren historia. Zorte onekoa izan zen aitona, gertakari hartan soldadu batzuk hotzez hil zirelako; aitonari hiru hatzamar moztu zizkioten, izoztuta. Ospitale militarrean eduki zuten, eta denbora guztian dirua soinean eraman zuen ezkutaturik. Hiru hatz galduta, aitonari lizentzia eman eta armada utzi zuen. Almerian tailerra erosi zuen diruarekin, eta ezkondu egin zen. Emazteari ere ez zion ezer esan diruaren jatorriaz. Eta ekonomikoki bizitza ondo joan zaio, baina beti errudun sentitu da mutil hura bere ustez hil eta dirua lapurtu ziolako. Ustez hil, zeren mutil horren arrastorik ez zuten aurkitu militarrek, egiten zuen hotzarekin handik ateratzea ia ezinezkoa izan arren. Luciak dio bizirik dagoela, aitonak deitu egin ziola zaharetxetik guztiz asaldatuta albistegian Baztango sutearena aditu zuenean, zehatzago belarria falta zitzaioan gizonaren aipamena egin zutenean, berak egindako lehen tiroak, txapelean jo zuenak, belarria kendu ziola seguru dagoelako. Harrigarriegia, kointzidentzia hutsa izateko. Mikelek kontatzen dio orduan anaiaren etxean Fritz Heinrichen izenean tiketa aurkitu zuela. Gainera Baztango Antzola herriko desintoxikazio klinika eta borda leku berean daude. Mikelek proposatzen dio hara joatea baina neska nekatuta dago eta hurrengo egunerako uztea nahiago du. Taxia hartzen du hotelera joateko. Mikel gero eta harrapatuago sentitzen da neska horrekin.
VI. kapitulua
Lo gaizki eginda, Mikel jaiki egiten da, Lucia gogoan, bere bizitza hondatuarekin neska horrekin aurrera egiteko itxaropen eskasak dituela jakin arren. Garbiketa egiten saiatzen da, egoerari buelta emateko. Prestatu eta autoaren bila doanean, ez du inon aurkitzen. Anaiak eramango zuen seguru asko. Madarikatu egiten du Julen, beti horrelako putakeriak egin dizkio eta. Azkenean taxia hartu behar du hotelera iristeko. Berandu iristen da eta neska espaloian aurkitzen du. Autoarena kontatzen dio. Hotel barrura doaz zerbait hartzera. Anaia beti lotsagabea izan dela dio, ama gaixo zenean ere ez zen azaldu baina haren pisuan bizitzera berehala etorri zen. Gaztetatik beti etxetik kanpo eta beti arazoak sortzen, ustezko negozio borobiletan sarturik, gero ustel ateratzen direnak. Altxor bilaketan ibili da mundu zabalean, baina azkenean ez du ezer lortu. Horrelako batean lagun batekin liskarra izan eta haren barkua erre zuen Hondarribian duela bi urte, horregatik sartu dute kartzelan urte t'erdiz, duela hiru hilabete atera zen arte.
Auto bat alokau eta Baztan aldera abiatzen dira. Baina bidean Armentia inspekorearen deia jaso eta Iruñera itzuli behar duela dio, anaiaren etxera. Hara iritsi, eta poliziak aurkitzen dituzte. Etxean sekulako kaosa dago, dena lurretik botata eta koltxoiak urratuta. Armentiak esaten die zebraiten bila ibili direla eta profesionalen lana izan dela, atea bortxatu duten modua ikusita. Julenek dorga hartzen zuen galdetzen dio Armentiak. Mikelek ez daki ezer. Ez du aipatzen noski hatzamarrarena. Ukrainiar mafiako lau kideren argazkiak erakusten dizkio Mikeli ea ezagutzen dituen. Mikelek ezetz noski. Armentiak dio haietako bi anaiarekin egon direla kartzelan, tratuak egiten, eta zurrumurrua dabilela anaiak dorga kopuru handia lapurtu diela haiei, eta horregatik libre dabiltzan biak egon daitezke Julenen bila, eta baita ere Mikelen bila, Mikelek anaiarengana gidatuko dituelakoan. Kontuz ibiltzeko esaten dio. Mikelek ordea ez du isotrio horretaz ezer jakin nahi. Luciak Baztanerako bidaia beste egun baterako uztea prposatzen du, baina Mikelek ezetz, eta abiatu egiten dira berriz.
VII. kapitulua
Mikelek ez dio aipatu Armentiari anaiak autoa eraman duela. Gogoratzen da lagunaren barkua erre zuenean, anaiak eskatu ziola poliziari esateko berarekin egon zela. Bera anaiarekin egon ala ez ez zela oroitzen esan zien bakarrik, eta anaia kartzelaratu zuten. Errudun sentitu da, eta horregatik ez die ezer esan, gainera arazo aski ditu anaiak honezkero. Hala esaten dio Luciari. Luciak esaten dio anaia autoarekin aurkitzen badute, anaia ihes egiten lagundu duela leporatuko diotela, baino ulertzen du, anaia finean maite duela ikusten duelako.
Bitartean Baztanera heltzen dira, Lucia gidari dela. Antzolara iritsi eta inori galdetu gabe, pista bat hartu eta klinika edo desintoxikazio zentroaren kartela ikusten dute, Askatasuna izena du, eta eskopetako tiroz josita dago. Herrian badirudi ez dutela maite. Laster heltzen dira. Ez dute sutearen arrastorik ikusten. Zentroan ez da inor ikusten eta itxita kartela ikusten dute, garbiketa lanengatik. Halako batean, gizon edadetu bat ikusten dute eta sutea izan den tokira eramaten ditu, ondoko biltegi bat izan da su hartu duena eta teilatua hondaturik du. Biltegiaren eraikina 80ko hamarkadan Donostiako abokatu batek eraiki zuela kontatzen die, baina duela hamar bat urte abokatuak istripu batean hil eta alabak klinikakoei saldu zien. Gizonak kontatzen die biltegi baino lehen toki horretan borda bat zegoela, Ezkiko borda izenekoa. Itxura guztien arabera, Luciaren aitonak mutil alemana aurkitu zuen borda da. Gizona badoa eta Lucia eta Mikel geratzen dira bakarrik biltegian. Mikelen laguntzarekin, Lucia teilatu gainera igo, olanazko estalpea kendu eta barruan zer dagoen ikusten du: ezer berezirik ez, traste batzuk eta porlanezko lurra. Argazkiak ateratzen ditu. Toki magikoa dela dio Luciak. Klinikatik alde egin eta autoa hartzen dute berriz. Errepide ondoan dagoen jatetxe batean ogitartekoak jaten dituzte. Atera eta euria has du, hotza egiten du. Iruñera doaz eta hotelera doaz. Pizza bat eskatu, dutxatu eta ordenagailuetan ticketeko izena, Fritz Heinrich bilatzen dute interneten: milaka pertsona daude izen horrekin. Luciak Mikel anaiaren argazki bat aurkitzen du sarean, altxorren bilaketari buruzko web orri batean. Eta ondoren Kurt Dirkschneider izena bilatzen duten aitonaren lagunarena (ez tirokatu zuena, baizik eta aitonaren laguna zena Baztan aldean). Eta pertsona bakarra dago izen horrekin, Berlinen hain zuzen, eta gainera helbidea eta telefonoa eskuratzen dituzte. Pertsona horrek 90 urte inguru izango ditu, 1941ean gaztea bazen.
Zortzigarren kapitulua
LANEAN (101 orrialde 317tik eginak)
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.