Estatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak atzemate…
Zentsua populazio bateko informazio demografiko, ekonomiko eta sozialaren bilketa exhaustiboa da, hots, populazioko elementu guzti-guztien datuak jasotzen dituena. Ohikoenak biztanleriaren eta etxebizitza eta lursailen zentsuak dira. Zentsu egoki batek lau baldintza bete behar ditu: banakotasuna (elementu edo pertsona bakoitza era indibidualean jaso behar da), unibertsaltasuna (populazio osoa jaso behar da), aldiberekotasuna (datuak une edo epe labur zehatz batean jaso behar dira) eta aldirokotasuna (aldiro burutzen dira). Bi motako zentsuak bereizten dira: de facto zentsuak (adibidez, etxe batean bizi diren pertsonak jasotzen dira) eta de jure zentsuak (agiri ofizialei, erroldei esaterako, erreparatzen zaie). Zentsuak jasotzeko metodoei buruz, datuak elkarrizketa bitartez edo norberak betetzen duen galdesortaz jaso daitezke. 1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.