Mozkina enpresak ekitaldi ekonomiko batean lortutako diru-sarrerak ken gastuak eginez eskuratzen den zenbatekoa da. Zenbateko hori mozkin gordinak edo zerga aurreko mozkinak dira, eta estatuak mozkin gordin horien…

Ekonomian, bereziki soldata, fakturazio eta antzekoei buruz, zenbateko gordinak zerga-atxikipenak, kotizazioak eta bestelako kenkariak barnehartzen ez dituzten zenbatekoak dira. Zenbateko garbiak berriz, atxikipen, kotizazio eta azkenean jaso edo eman beharreko kopurua adierazten dutenak dira. Adibidez, soldata bat kobratzerakoan, kotizazioak eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipenak kendu behar dira, besteal beste: kenketa horiek egin aurretiko zenbatekoari soldata gordina deitzen zaio, eta kenketa horiek egin ondoren sortzen denari soldata garbia.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, importe bruto e importe neto.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.