Zenbatasun-funtzioa edo probabilitate-masa funtzioa probabilitate-banaketa diskretu bat definitzen duen funtzio bat da, zorizko aldagai diskretu baten balioei dagokien probabilitate bakuna zuzenean ematen duena. Funtzio analitiko gisa edo taula edo zerrenda moduan adieraz daiteke.
Adibidez, dado baten puntuazioari dagokion zenbatasun-funtzioa hau da:
, dado bateko puntu kopuru guztiei 1/6 probabilitatea ematen diena. Beste adibide bat:
funtzioaren arabera 2 gertatzeko probabilitatea 2/9 da, besterik gabe
balioa ordeztun zennbatasun-funtzioan; irudian, zenbatasun-funtzio horren adierazpide grafikoa ikusten da.
Funtzio batek zenbatasun-funtzio izateko baldintza hauek bete behar ditu:
bitarteko probabilitateak eman behar ditu, eta probabilitateen batura 1 izan behar da. Aurreko bi adibideetan baldintza horiek betetzen direla aise egiazta daiteke.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, probability mass function; gaztelaniaz, función de cuantía, función de masa de probabilidad.
Loturiko artikuluak
Probabilitate-banaketakProbabilitate-banaketak zorizko aldagai batek hartzen dituen balioei probabilitateak esleitzen zaizkienean azaltzen dira. Diskretuak nahiz jarraituak izan daitezke, zorizko aldagaiak balio bakanak edo tarte batean edozein balio hartzen duen…
Banaketa-funtzioaProbabilitate-banaketa batean, banaketa-funtzioa zorizko aldagai baten balio batetik beherako probabilitatea ematen duen funtzioa da:[latexpage]
Beraz, finean, $X$ zorizko aldagaiaren probabilitate metatuak ematen ditu, balio txikienetik…
Dentsitate-funtzioaProbabilitate-teorian, dentsitate-funtzioa probabilitate-banaketa jarraitu bat definitzeko modu ohikoena da. Zehatzago, tarte jakin baterako, dentsitate-funtzioak bere azpitik eta x=0 ardatzaren bitartean geratzen den azaleraren bitartez adierazten du tarte horretan…