Munduko hizkuntza kopurua ezin da zehaztasunez eman; alde batetik, hizkuntzaren definizioa bera, dialekto eta beste hizkuntza-aldaeren aldean, ez baitago garbi; bestetik, bereizi behar dira baita ere hizkuntza biziak eta hizkuntza hilak. Berezko hiztun-komunitatea ez duten hizkuntzak (adibidez, hizkuntza artifizial batzuk) ere barneratu behar diren eztabaidagarria izan daiteke. Dena den, iturri gehienen arabera 7.000tik gora hizkuntza daude munduan, horietarik asko desagertzeko zorian zoritxarrez.
Loturiko artikuluak
Etxeko hizkuntzaEtxeko hizkuntza historian zehar pairatutako azpiratze iraunkor baten ondorioz erabilera-eremua etxeko eremura, etxekoen eta senideen arteko komunikazio-tresna gisa, murriztuta duen hizkuntza da. Ohiko fenomenoa diglosia eta hizkuntza gutxituen…
Hizkuntza estandarraHizkuntza estandarra hizkuntza bateko dialektoen artean nagusitzen den hizkuntza aldaera eta hizkuntza bereizgarri edo trazuen multzoa da, dialekto desberdinetako hiztunek elkar komunikatzeko erabiltzen dutena, eta orokorrean hizkuntza idatzian,…
Lan-hizkuntzaLan-hizkuntza erakunde baten baitan barne eta kanpoko harremanak bideratzeko de facto edo ofizialki onartu eta ohikoan erabiltzen den hizkuntza da. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, lengua de trabajo.