Hezkuntza mistoa, eskola mistoa edo eskolatze mistoa neskak eta mutilak batera, eskola eta gela berdinetan, eta curriculum berdinekin hezten dituen hezkuntza-mota da. Egun herrialde modernoetako hezkuntza eredu nagusia izan…
Zenbaketa multzo batean zenbat objektu edo elementu dauden kalkulatzea (zenbatzea) da. Zenbatzeko prozesu sinpleena zenbatu beharreko elementuak banan banan hartu eta zerotik abiaturik haietako bakoitzeko unitate bat gehitzea da (0, 0+1=1, 1+1=2, 2+1=3, ...). Batzuetan, zenbaketa azkarragoa egiteko, elementuak binaka, bosnaka, hamarnaka, dozenaka, ... zenbatu daitezke. Matematikoki, zenbaketa zenbatu beharreko elementuen multzoaren eta zenbaki naturalen (0,1,2,...) artean ezartzen den bijekzioa da.
Zenbaketak multzo batean zenbat elementu dauden kalkulatzen baino zenbaketa ikuspegi ordinal batetik ere ikus daiteke, elementu bakoitzak zerrenda edo hurrnekera batean betetzen duen ordena edo posizioa zehaztuz. Hori horrela, zenbaketan bi alderdi daudela esan daiteke: kardinalitatea (zenbat guztira) eta ordena (zenbatgarrena).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.