Libertinajea norberak nahi duena egiten dueneko jokabidea da, hots beste pertsonak eta instituzioak, arau moralak eta legalak, errespetatu gabe. Askatasunarekin alderatu ohi den kontzeptua da: oinarrizko eskubidea den…

Zeitgeist (alemanieratik, euskaraz literalki "garaiko espiritua") garai jakin batean jendeak, izan gazte izan zahar, pobre nahiz aberats, dituen ikusmolde komunen multzoa da. Ideologiaz (politikan) eta inkontziente kolektiboaz (psikologian) haraindi, bereziki filosofian erabiltzen den terminoa eta haiek baino zabalagoa, garaiko giroa edo testuingurua ere adierazten duelako, oraina alegia. Hala ere, eta paradoxikoki, Zeitgeist terminoa denborarekin lotu baino, espazioarekin lotu izan da, denboraren espazializazio bat dela adierazi da, denbora ez baita ikusten, eta Zeitgeist terminoak iradokitzen duena panorama bat da, toki bat alegia. Platonek berak espirituari dagokion horri topos (toki) deitu zion, espirituak tokiak irekitzen dituelako, zabaltzen duen argiaren bitartez.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.