Zein erlazio dute Babelgo dorreak eta euskarak?


Teoria sasizientifikoen arabera, Babelgo dorrea eraiki baino lehen, non hizkuntza guztiak sortu ziren, dorrea eraikitzen ari zirenak nahasteko, Noeren garaian gizakiak mintzatzen ziren hizkuntza bakarra da edo hizkuntza hartatik dator euskara. Teoria horiek ustezko etimologia eta parekotasun bihurrietan oinarritzen dira, hala nola Ararat (Noeren ontziak lurra ukitu zuen mendia) eta Aralar (mendikatea) izenen antzekotasuna eta etimologia bitxi hauek: Ararat --> ar, "arbaso", ar, "harri" eta at, "atera"; Armenia (Ararat mendia kokaturik dagoen herrialdea) --> ar, "arbaso", men, "mendia", ia, "herria). Irrigarria, guztia. Egiaz, ordea, Babelgo dorreak eta euskarak ez dute inongo erlaziorik elkarrekin, edo ez da horrelako erlaziorik frogatu.

200 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.