Espainiako hezkuntza-sisteman, hezkuntza-curriculuma, hezkuntzarako oinarrizko agiri gisa, zehaztapen-maila zenbaitetan zehar garatzen da:
- curriculum ofiziala, estatu zentraletik nahiz komunitate autonometatik ezartzen den marko normatibo orokorra, preskriptibo edo derrigorrez bete beharrekoa
- ikastetxe mailakoa, orientabide nagusi batzuk finkatzen dituena hezkuntza jardueran, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuan (lehen, Ikastetxeko Curriculum Proiektuan) garatzen dena;
- heziketa-ziklo mailakoa, zikloko eta jakintza-alor desberdinetako helburuak finkatzen dituena, irakasle-taldearen ardurapean eta unitate didaktikoak osatuz gauzatzen dena;
- hezkuntza-bereziko maila, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei zuzendua, ikasgela mailan garatzen dena, tutorearen eta hezkuntza bereziko teknikarien ardurapean bereziki.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, niveles de concreción curricular.
Loturiko artikuluak
Hezkuntza estandarrakHezkuntza estandarrak hezkuntza sistemak eduki, konpetentzia, trebetasun eta eduki gisa ezartzen dituen helburuen multzoa da, irakasgai, kurto edo ziklo bakoitzeko ikasle guztientzat orokorrean, eskolak bermatu bhear dituenak. Labur…
Hezkuntza gordailuakHezkuntza-gordailuak hezkuntza dokumentuak biltzen dituzten plataforma digitalak dira, material horiek ikasle, irakasle eta ikertzaileen esku jartzen dituztenak euren lanetan laguntzeko. Era guztietako dokumentu digitalak biltzen dituzte (testua, irudaik,…
Curriculuma edo kurrikulua (hezkuntza)Hezkuntzan, curriculuma edo kurrikulua irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan landu beharreko helburuak, konpetentziak, edukien multzoa, horien programazioa, irakaskuntzarako gidalerroak eta azkenik ebaluazioak ezarri eta jasotzen dituen agiri orokor eta nagusia da,…