Literatura konparatua literatura lan, egile eta hizkuntza jakinetatik haratago aztertu eta lan, egile eta hizkuntza desberdinetako literatutak beraien artean konparatu egiten dituen jakintza arloa da, literaturako mugak gaindituz,…
Olerkigintzan, zamalkadura unitate sintaktikoa bi bertsotan banatzen dituen figura erretorikoa da. Arina izan daiteke, eta gogorra, bertso baten esanahia airean, adierazi gabe, ukatzen denean. Horren helburua bertsoen metrika atxiki, edo olerkiaren erritmoa pausatzea izan daiteke, esaldi baten baitan geldiuneak sortuz, bertso batetik bestera. Zamalkadura lexikoak ere badaude, hitz bateko silabak bi bertsotan banatzen direnean.
Adibidea
zer ote dakar berri
ontziak portura
Sorginaren zurgina (Koldo Izagirre)
Beste hizkuntzetan: ingelesez, enjambment; gaztelaniaz, encabalgamiento.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.