Zaintza


KategoriakSoziologia

Zaintza pertsona batek beste pertsona batez arduratu eta hari arreta eta laguntza eskaintzea da, haren hezkuntzaren eta ongizatearen alde. Baztertu egin behar dira zaintza kontzeptu horretatik, erakunde politikoek zaintza hori bideratu, antolatu eta balioesteko burutzen dituzten politikak. Zaintza beraz, jarduera pertsonala da, zaintzaileak zainduaren alde egiten duena. Elkartasunezko jarduera da, enpatia eta ulermena eskatzen dituena, eta azkenean zaintzailearen eta zainduaren artean intimitatea eta afektibitatea garatzen dituena.

Beste alde batetik, zaintza jarduera ekonomikoa ere bada, balioa sortzen duena, zaintzen ematen den denborak, ahaleginak eta lanak balioa dutelako, gehienetan balio hori ezkutuan geratu eta gutxietsi egiten bada ere. Horregatik, zaintzaren aitortza ezinbesteko baldintzatzat hartzen da, lehen pausoa delako zaintza lan gisa balioesteko. Zaintza gizarte arlo guztietan ematen da, baina eremu hauek nabarmentzen dira: haurrak, agureak eta gaigabetuak.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, care; gaztelaniaz, cuidado.

Ikus, gainera

 

224 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.