Zahartze aktiboaren indizea pertsona zaharrek bizitza independente, autonomo eta aktibo bat zenbateraino garatzen duten neurtzen duen adierazle sintetiko bat da, hainbat neurri eta indikadore biltzen dituena, besteak beste lanean jarraitzen duten ala ez, gizarte harremanak zenbateraino garatzen dituzten eta inoren laguntzarik gabe bizitzeko gai diren.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, índice de envejecimiento activo.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Herfindahl indizeaHerfindahl indizea edo adierazlea (H indizea), Herfindahl–Hirschman indizea (HHI indizea) ere deitua, merkatuaren kontzentrazioa (ez nahastu kontzentrazio estatistikoarekin) neurtzeko adierazle bat da. [latexpage] $s_i$ izanik enpresa bakoitzaren merkatu kuota…
Biztanleriaren zahartzeaBiztanleriaren zahartzea, populazioaren zahartzea, zahartze demografikoa edo gizartearen zahartzea populazio baten batez besteko adina eta bizi itxaropena adin altuetara gehitzen dituen prozesu demografikoa da. Trantsizio demografikoaren ondorengo erregimen…
Zahartze-indizeaZahartze-indizea eskualde edo herrialde batean une jakin batean bizi den 64 urtetik gorako pertsonen kopurua zati 16 urtetik beherako pertsonen kopurua da. Batzuetan aldatu egiten dira adin-tarte horien…