La teoría ausubeliana es la teoría de aprendizaje desarrollada por el psicólogo norteamricano David Ausubel (1918-2008), en la que abogaba por un aprendizaje significativo, en el sentido de…
Z teoria William Ouchi estatubatuar kudeaketa-irakasle eta idazleak 1983 urtean planteaturiko kudeaketa-eredua da. Teoria horretan, Ouchi-k Estatu Batuetako enpresetan japoniar enpresetatik (J motako enpresetatik, alegia) jaso beharreko gomendioak proposatu zituen.
1970eko eta 1980ko hamarkadetan Japoniako enpresek arrakastaz ziharduten bitartean, Estatu Batuetako enpresa askotan gainbehera etorri zen. Horrek japoniar kudeaketa-ereduekiko interesa piztu zuen. Ouchi-k enpresa amerikarrak (A enpresak, bete terminologian) eta japoniarrak (J enpresak) alderatu eta bere ondorioak plazaratu zituen 1981n, Theory Z: How American Business Can Meet the Japanese Challenge liburuan. Enpresa amerikarretako ezaugarri izaten diren epe laburreko enplegua, langileen ebaluazio azkarra eta promozioa, langileen espezializazioa, kontrol esplizituak eta erabaki-hartze eta ardura indibidualak enpresa japoniarretan izaten ziren bizitza osoko enpleguarekin, epe luzerako ebaluazioarekin, kontrol inplizitoarekin eta talde mailako erabaki-hartze eta ardurarekin ordeztea proposatzen zuen. Funtsean, lantokia bizimodu ateratzeko gune hutsa bainoago, gizarte harremanak landu eta bizitza garatzeko tokia dela sinetsita, kudeaketa-eredu horretara moldatu, langilearen ahalmen guztiak, profesionalak zein pertsonalak, baliatzeko asmoz. Z teoriako zuzendariek langileekiko konfiantza handia erakutsi beharko lukete haien talde mailako erabaki-hartze autonomoan, gidari moduan jokatuz, eta gatazka izatekotan negoziazioa eta adostasuna soilik bilatu beharko lituzkete, arbitro moduan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.