Web semantikoa


KategoriakInformatika

Web semantiko batean (Web 3.0 ere deitua, batzuen aldetik) web orrialdera iritsi eta handik eskaintzen den informazioaren esanahia zehazki eta modu kontestual eta egituratuan interpretatzen da, datu-base aurreratu moduan, horretarako ikur eta hitzen semantika edo esanahia ulertuz eta horien arteko hierarkiak eta erlazioak (ontologia, alegia) landuz, bereziki adimen artifizialaren bitartez, erabiltzaileari informazioa integratu eta modu adimentsuan aztertzea eskaintzeko helburuarekin. Web semantiko batean softwareak ulertu egin behar du iristen zaion informazioa eta eskaintzen duen informazioa ere adimentsua izan behar da, testuingurura egokitua. Bilaketa klasikoetan ez bezala, non bilaketa string edo karaktere kate batean oinarriturik egiten den, web semantikoan galderak eta esaldiak plantea daitezke bilaketetan, eta erantzun gisa eskaintzen den informazioa galdera horietara moldatzea bilatzen da.

Web semantikoaren kontzeptua Tim Berners-Lee informatikariak garatu zuen lehen aldiz The Semantic Web artikuluan 2001 urtean.

225 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.