Vichy-ko erregimena edo Vichy-ko gobernua Alemania naziak 1940ko uztailean Frantzia menderatu eta okupatu eta gero Metropolitar Frantzian ezarri zen erregimen politiko kolaborazionista eta erreakzionarioa izan zen, nazien aldekoa, 1944ko abuztura arte iraun zuena. Denbora horretan zehar, Frantzia bi zatitan banaturik egon zen, eremu okupatua, naizen eskuetan, Frantziako iparraldea hartzen zuena gehienbat, eta "eremu librea", hegoaldean, tropa nazien presentziarik gabe, frantses armadako Pétain mariskalaren agintaritzapean. "Eremu libreko" hiriburua Vichy hirian kokatu zelako deitzen zaio Vichy-ko erregimen.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, régimen de Vichy, gobierno de Vichy.
Loturiko artikuluak
Kontzentrazio-gobernuaKontzentrazio-gobernua herrialde batean krisi larria dagoen uneetan, hala nola krisi ekonomiko, politiko edo instituzional larrietan eta hondamendi- edo gerra-egoeretan, alderdi eta korronte politiko ezberdinak, eta batzuetan aurkakoak ere,…
Elur-erregimenaElur-erregimena ibai-erregimen mota bat da, ibaiaren emari maximoa desizoztean markatzen duena, udaberriaren bukaeran eta udararen hasieran, eta minimoa, agorraldia alegia, negu betean, elurte eta izozteen ondorioz ibaiak urez…
Foru erregimenaForu erregimena euskal foruak, probintzia edo lurralde historiko ezarri eta aplikatu egiten dituzten erakunde politikoen multzoa, foru aldundiak bereziki, eta araudia da. Horren jatorria Erdi Aroan daude, euskal…