Valentziako Dekretua


KategoriakHistoria

Valentziako Dekretua, Fernando VII.ak, Frantziako erbestetik itzuli eta Valençay-ko Ituna sinatu ondoren, 1814ko maiatzaren 4an, sinaturiko dekretua izan zen. Horren arabera, Cadizko Gorteetatik ateratako 1812ko Konstituzioa eta lege guztiak bertan behera utzi eta monarkia absolutua berrezarri zuen. Dekretuan Fernando VII.ak Baionako abdikazioetan espainiarrak babestu nahi izan zituela baieztatu eta Napoleonen aurka jo zuen; Cadizko Gorteen eta liberalen aurka ere jotzen zuen tronurako eskubideak bortxatzeagatik,  eta absolutistak benetako espainiarrak zirela adierazi. Azkenik, justifikazio gisa, absolutisten aldetik heldutako eskaerak, hain zuzen ere Persiarren manifestuaren bitartez, aipatzen ditu dekretuan. Horrela, Valentziako Dekretuak Seiurteko Absolutistaren hasiera ekarri zuen, 1820 arte luzatuko zena.

195 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.