Ekonomian, utilitate-funtzioa agente batek aukera desberdinen arteko lehentasunak edo preferentziak islatzen dituen funtzio matematiko bat da, finean aukera horiek horren arabera ordenatu egingo dituena; beraz, utilitate-funtzioak ez dira neurri kardinalak, neurri ordinalak baizik, utilitatea edo atsegintasuna ezin baita behatu edo neurtu zuzenean, hots, soilik aukera bat bestea baino nahiago den (edo atsegintasunez berdina den) baiezta daiteke.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, utility function; gaztelaniaz, función de utilidad.
Loturiko artikuluak
Hizkuntza funtzioak (hizkuntzaren funtzioak)Roman Jakobson hizkuntzalariak (1896-1982) hizkuntzaren sei funtzio bereizi zituen, horietako bakoitza hizkuntzaren eta komunikazioaren prozesua osatzen duten osagai banarekin loturik: funtzio erreferentziala, hizkuntzaren testuinguruarekin loturik eta errealitate objektiboari…
Utilitate galera (zergak)Fiskalitatean, utilitate galera zergadun batek zerga ordaintzean jasaten duen utilitate galera da, eskurako errenta gutxitzearen ondorioz. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, pérdida de utilidad. Ikus, gainera Gehiegizko zama
Hiri funtzioakHiri-funtzioak edo hiri-eginkizunak hiri bateko bereizgarri diren jarduera ekonomiko eta sozialen multzoa da. Horrela, hiri industrialak, hiri administratiboak, merkataritza-hiriak, hiri turistikoak eta abar bereiz ditzakegu, besteak beste. Beste…