Bertuteak pertsona baten izaeraren ezaugarri bikainak eta miragarriak dira, jokabide zuzen eta fina burutzera bultzatzen dutenak, moralaren nahiz adimenaren aldetik. Antzinako Greziako filosofian eta grezieraz, arete deitzen zitzaion. Bertutearen…

Utilitarismoa ekintza etikoa gizabanako gehienentzat utilitate edo zorion gehien sortzen duen hura da. Teoria etiko kontsekuentzialista da, ekintzen eta erabakien ondorioetan oinarritzen direnez horren balorazioa egiteko. XVIII. mendean Jeremy Bentham-en eskutik sortutako eskola etikoa da, eta geroztik zenbait joera bereizi dira horren baitan; hala nola, utilitarismo negatiboa, utilitatearen ordez sufrimendua hartzen duena oinarritzat; eta arauaren utilitarismoa, zeinaren arabera ekintza etikoak zorion gehiena gizabanako gehienentzat sortzen duen arauari jarraitzen diotenak diren, ekintzari bainoago, ekintza oinarritzen den arauari erreparatuz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.