Motibazio juridikoa edo arrazoitze juridikoa epaia justifikatzen duten arrazoi eta argudioen multzoa da, beharrezkoa dena epaituaren babesa eta eskubideak bermatu eta epaia bidezkoa izan dela ziurtatzeko. Botere judizialaren…
Orokorrean, usurpazioa beste bati dagokion edo beste batena den gauza edo eskubide baten jabe egitea, legez kanpo edo azpikeria edo indarkeria erabiliz. Zuzenbidean, adiera hertsiagoa du eta bere esanahia ondasun higiezinetara mugatzen da, alegia etxe, eraikuntza edo lursail bat legez kanpo okupatzen denean, eta delitutzat hartzen da. Usurpatzen den etxean beste pertsona bat bizi denean, egoitzaren bortzatzea deitzen zaio eta delitu larriagotzat hartzen da.
Historian, tronuaren usurpazioa dagoela esaten da, pertsona batek legez ez dagokion monarka titulua bereganatzen duenean. Hedaduraz, pertsona batek kargu bat usurpatzen ari dela esaten da, beste bati dagokion arren, kargu hori azpikeriaz eta legez kanpo bereganatu duenean.
Azkenik, funtzio publikoaren usurpazioa ere badago, pertsona batek ez dagokion titulu publikoa (polizia, unibertsitateko irakaslea, ...) balu bezala jokatzen duenean, hortik etekina ateratzeko; eta baita identitatearen usurpazioa, pertsona batek beste baten nortasuna bereganatzen duenean.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.