Dirulaguntza edo mailegu bat funts galdura eman dela esaten da, hura jasotzen duenaren aldetik, itzultzeko obligaziorik eta interesak ordaindu beharrik ez dagoenean; ematen duenaren aldetik diru kopurua dirulaguntza…
Ekonomian, ustiapeneko dirulaguntzak administrazio publikoek enpresei ematen dizkieten dirulaguntzak dira, itzuli beharrik gabekoak (funts galdura emandakoak), enpresari errentagarritasun gutxieneko bat eman edo kostuak estaltzearren, errentagarritasuna lortzea edo galerak estaltzea nekez gertatzen denean, prezio erregulatuengatik edo jarduerak eskaintzen duen zerbitzu publikoarengatik.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, operating subsidies; gaztelaniaz, subvenciones de explotación.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.