Uso zuria (uso xuria)


KategoriakAbestiak

Uso zuria edo Uso xuria antzinako euskal abesti herrikoia, Nafarroako errege Tibalt I.a Koblakariaren (1201-1253)  L’autrier dans la matinée abestiaren doinuan oinarritua. XX. mendean, Imanol Larzabalek, Txomin Artolak eta Amaia Zubiriak osaturiko abeslari-bikoteak eta Ganbara taldeak abestiaren interpretazio ezagunak egin dituzte.

Letra (I)

Uso zuria, errazu,
norat joaiten zira zu?
Espainiako bortuak oro
elurrez beteak dituzu.
Gaurko zure ostatu
gure etxean baduzu.

Uso zuri bat agertu
zaigu Frantziako mugatik.
Lumatxoren bat falta omen du
hegotxo biren erditik.
Luma huraxe falta ez balu,
ez da munduan parerik.

Ez nau izutzen elurrak,
ez eta gauaren ilunak.
Maiteagatik pasa nitzake
gauak eta egunak,
gauak eta egunak,
desertu eta oihanak.

Uso zuria airian,
ederragoa mahaian.
Zure parerik ez dut aurkitzen
Espainia guztian,
ez eta ere Frantzian,
eguzkiaren azpian.

Letra (II)

Izar batek zerutik
klaritatez beterik
Gauaz ere argitzen du
beste ororen gainetik;
dudatzen dut baduenentz
mundu hontan parerik.

Izar haren begia
hain da xarmangarria,
koloreak xuri-gorri,
perfekzionez betea,
eria ere senda liro
haren begitarteak.

Uso zuria errazu
nora joaten zaren zu.
Espainiako bortuak oro
elurrez beteak dituzu;
gaurko zure ostatu
gure etxean baduzu.

Ez nau izutzen elurrak
ez eta ere gau ilunak,
maiteagatik pasa nitzake
gauak eta egunak,
gauak eta egunak,
desertu eta oihanak.

Usoa eder airean
ederrago mahainean.
Zure parerik ez dut ikusi
Espainia guztian
ez eta ere Frantzian,
eguzkiaren azpian.

299 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.