Estatistikan, ugalketa-tasa emakume bakoitzak duen alaba kopurua baino ez da. Izan daiteke ugalketa-tasa gordina, 1000 emakumek euren ugalketa-bizitzan izango duten alaba-kopurua kalkulatuz, edota ugalketa-tasa garbia, 1000 emakume haien…
Urteko tasa baliokidea, labur UTB, finantza eragiketa bateko xehetasun guztiak, hala nola interesen likidazio eta kapitalizazio-aldiak, komisioak, gastuak eta abar, kontuan hartzen dituen interes tasa garbia da. Urteko interes efektiboak ez bezala, komisioak eta gastuak ere barnehartzen ditu kalkuluan. Bereziki baldintza eta xehetasun desberdinak dituzten finantza-produktuak modu homogeneoan alderatzeko erabiltzen da. Adibide gisa, 1000 euroko mailegua esaktu bada %10eko interesarekin baina gainera 50 euroko komisioa ordaindu behar bada, azkenean 1000 euro horien trukean urtean ordaindu beharrekoa 150 euro da, eta beraz urteko tasa baliokidea 150/1000=0.15=%15 izango da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, tasa anual equivalente (TAE).
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.