Egoera-balantzea edo balantza-orria une jakin batean enpresa baten ondarearen egoera edo osaera azaltzen duen kontabilitate-agiria da, alderdi ekonomikotik nahiz finantzariotik, aktibo eta pasiboko elementuak eta ondare garbia zehazten…
Urteko kontuak (Espainiako Merkataritza Kodean aipatzen diren bezala), finantza egoera-orriak, kontabilitate egoera-orriak edo finantza-txostenak enpresek, Espainian betiere eta dagokien merkataritza-izaeraren arabera, urtero osatu, bazkideen artean zabaldu eta Merkataritza Erregistroan aurkeztu behar dituzten txosten eta agiriak dira.
Fakturazioaren, aktiboaren eta langile kopuruaren arabera, agiri guztiak aurkeztu behar ez badira ere, hauek dira orokorrean osatu beharreko urteko kontuak:
Urteko kontuak bazkide edo akziodunen batzarraren aurrean aurkeztu behar dira urte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehen, eta uztailaren 31 baino lehen Merkataritza Erregistroan utzi.
Merkataritza-Erregistroan utzitako urteko kontuei buruzko informazioa publikoa da eta hiritar guztien esku dago, eskaera eginda eta tasak ordainduta.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, cuentas anuales, estados contables, estados financieros, informes financieros.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.