Urte sabatikoa pertsona batek bere ohiko lanbidea utzi eta atsedena hartu edo bestelako zereginetan murgiltzeko hartzen duen atsedenaldia da, orokorrean urtebetekoa. Sabatiko hitza, hebraierazko shabatt hitzetik dator, atsedena esan nahi duena, juduek zapatu edo larunbatean egin beharreko atsedenaldia zehatzago. Urte sabatikoak ohikoak dira irakaskuntzan, berezki unibertsitatean, irakasleek urtebete klaseak eman gabe ematen dutenean, ikerkuntzan edo ikaskuntzan jarduteko, agintari akademikoei baimena eskatu ondoren.
Loturiko artikuluak
Konpetentzia edo gaitasun digitalakKonpetentzia digitala (ingelesez, e-skills) informazio eta komunikazio teknologiak (IKT) era autonomo, eraginkor, kritiko, arduratsu, etiko eta seguruan baliatzeko gaitasuna da, lanean nahiz aisialdian. Europako hezkuntza sisteman ezarritako 8 oinarrizko…
Hezkuntza formala eta hezkuntza informalaHezkuntza formala helburu jakinekin planifikatu eta antolatu egiten den hezkuntza modua da, orokorrean eskoletan garatzen dena. Hezkuntza informala, berriz, asmo jakinik gabe eta propio antolatzen ez den hezkuntza…
Urte arteko tasaEkonomian, urte arteko aldaketa-tasak edo urte arteko tasak aldagai batek urte bateko data batetik hurrengo urteko data berera izan duen hazkunde tasa adierazten du. Adibidez, urte arteko tasa,…