Unitate didaktikoak edo ikastunitateak irakaskuntza-ikaskuntza prozesua planifikatzeko agiri bat da, kurrikuluaren azken zehaztasun-maila osatzen duena, eduki jakin baten inguruan lortu beharreko helburu didaktikoak, antolatu beharreko jarduerak eta horien programazioa, baliabideak eta ebaluazioa zehatzen dituena. Zehazkiago, unitatearen izenburua (gaiaren izenarekin lotua), justifikazioa, deskribapen laburra (saio kopurua, beste ezagutzekin nola lotzen den, kokapena kurrikuluan, zeharkako gaiekin dituen harremanak), helburu didaktikoak (oinarrizko konpententzietatik abiatuta), eduki zehatzak (kontzeptualak, prozedurazkoak eta aktitudinalak), ikaskuntza-unitate baten baitan modu homogeneoan antolatuta, jarduera-multzoa, baliabideak eta materialak, espazioaren eta denboraren antolaketa, ebaluaketa (autoebakuaketa ere landuz), atal guztietan ikasle aniztasunari behar bereziak dituzten ikasleei ere arreta jarriz.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Didaktika (definizioa)Didaktika irakaskuntzaren metodologia praktikoa da, horren helburuak betetzeko (ikus, konpetentziak), edukiak finkatu (ikus, kurrikulua), baliabideak zehaztu eta abian jarri eta irakaskuntzaren eguneroko jarduna antolatu egiten duena. Pedagogiaren teoriaren…
Helburu didaktikoakHelburu didaktikoak ikaslearen ikaskuntzari buruz hezkuntza prozesuan ezartzen diren helburuak dira, programazio didaktikoan ezartzen direnak, eta orokorrean Helburu didaktikoak konpetentzia direlakoetan zehazten dira eta kontzeptualak edo teorikoak, prozedurazkoak…
Sekuentzia didaktikoaDidaktikan, sekuentzia didaktikoa ikaskuntzarako jarduera multzo bat ordenatzeko modua da, jarduera horiek eduki koherente bat osatzen dutenean, unitate didaktiko bat edo ikasgai moduan. Orokorrean, fase hauek bereizten dira…