Politika makroekonomikoa herrialde bateko aldagai makroekonomikoak, hala nola inflazioa, interes-tasa, truke-tasa eta langabezia, zuzenean eraginez -maiz, haietako bat jaitsiarazi edo igoraraziz, beste batean bilatzen den fektua lortzeko- gobernuak…
Geopolitikan, unipolaritatea edo unipolartasuna munduan potentzia geopolitiko bakar baten botere politiko, ekonomiko eta kulturala nagusitzeari dagokio, nazioarteko beste oreka-eredu batzuetan ez bezala, hala nola bipolaritatean edo multipolaritatean. Nazioarteko analista politikoen gehienen arabera, Amerikako Estatu Batuak izan dira mundu unipolarreko potentzia nagusia, Sobiet Batasuna erori zenetik 2020ra arte gutxi gorabehera, Txina, India, Errusia eta beste potentzia batzuk indartsu agertu direnean euren interesak defendatzeko eta baliarazteko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, unipolaridad.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.