Udazkeneko lorea, Xabier Etxeberria: laburpena


KategoriakLiburuak

1: Mikel

Carlosek Mikel gonbidatzen du bere ezkontzara. Karreran ezagutu zuten elkar, eta karrerako beste lagunak ez bezala, ez du harremana guztiz galdu. Carlosek aspalditik duen neskalagunarekin ezkondu behar du, tartean etenaldi bat egin bazuten ere bien artean. Naroak, Mikelen bikotekidea, garbi esan du ez dela joango ezkontzara, lana aitzaki. Medikua da eta kongresu batera joan behar du egun horretan. Egia esan, bien arteko harremana ez dabil ongi aspalditik, etxeko tontakeriak (garbitasuna, ...) tarteko bada ere. Halere, finean arazoa da Naroak pentsatzen duela Mikel alperra dela. Edonola ere, badirudi Carlosek ez duela ondo hartuNaroaren ezezkoa, Mikeli ezer esan ez badio ere.

Bazen ja urtebete altzari enpresatik bidali zutela Mikel. Administrazio-langile moduan egiten zuen lan. Gauzak gaizki zihoazelako kaleratu omen zuten, txinoen konpetentzia dela eta. Alperrik berak emandako argudioak. Gainera, aspalditik zeukaten begitan hartuta Mikel, kontzertu batetik gaupasa eginda etorri zenetik, lo egin gabe. Tira, lanik gabe musikan, bere benetako pasioa, zentratzeko aukera izango zuen. Maketa grabatu zuen taldekideekin, eta ate guztiak jo zituen baina alperrik. Kontzertu bakan batzuk baino ez. Baino ezagun baten eskaintza heldu zen: disko denda alternatibo batean lan egitea, dependiente moduan. Aukera ona izan zitekeen gainera musika erabat ez uzteko.

2: Lucia

Gurasoek aspladian oparitutako bonoa aprobetxatuz, Lucia Nafarroako Elgorriagako bainuetxera doa, asteburua aprobetxatuz. Bakarrik doa, hori dela eta harrerako neskaren harridura gainditu beharko badu ere. Ur zirkuitua eta masajea biharamunerako utzita, gelako mahai aurrean eseri eta hoteleko boligrafoa eta papera hartzen ditu: Marta ahizpari barkamen gutuna idatzi nahi dio, dakien arren ez duela merezi. Boligrafoari kosk giten, txikitan bezala, irakasleak horregatik errieta egiten ziola gogoratuz. Ez da kontzentratzen, ez dago bere buruarekin eroso eta utzi egiten dio idazketari. Kafetegira jaisten da.

3: Naroa

Etxe bateko igogailuan doa gora Naroa, gauxo bati bista egitera. Etxebizitzara sartu eta Lourdes agurtzen du. Bere amari buruz galdetzen du, Milagros; izan ere, Milagrosi, bisita egitera dator. Andre adinduna da Milagros, eta pattal samar dago. Lourdes eta Milagrosen arteko harremana gatazkatsua da zertxobait, zirikadak eta botatzen dizkiote elkari, eta Naroak ez daki nola jokatu horrekin. Areago, bisitak egiten dituen mediku lana eta ospitalean lanean hasi nahi du. Belauna ikuskatzen dio Milagrosi. Dena ondo. Ez daki oso ondo nola agurtu, baino bat-batean Lourdesek kafetxo bat eskainzen dio.

4: Mikel

Ezkontzako larunbata da. Lan egin beharko luke dendan baino eguna libre hartu du. Naroa Maastricht-en dago, kongresuan. Beraz, lasai ibil daiteke. Dutxatu, jantzi eta kalera irteten da. Itsasoari begira golaldu kafetegian, tabakoa erosi, kiniela bete egiten du. Tokatuz gero planak: bidaia, motoa, baserri bat eraberritu eta bertan musika estudioa muntatu. Presaka dabil, ezkontza ordua gerturatzen ari da. Etxean duela hiru urteko ezkontzako traje berdina hartu jantzi eta Donostiarako bidea hartzen du ziztu bizian. Garaiz iristen da Donostiara, eta lasaiago orduan, Naroari deitzea pentsatzen du. Baina mugikorra ez du aurkitzen jakako sakelean ez inon ere. Horren ordez, kondoi bat. Ja ez ditu behar ordea, Naroak eginarazi zion bere espermaren analisi baten ondoren jakin zuelako duela urte t'erdi bere espermatozoideak alperrak direla, ez dutela balio emakumea haurdun uzteko. Ez zuen berri hori gaizki hartu, eta ez zion irtenbiderik eskaini Naroari (ez adopziorik ez beste ezer ere). Eliz parera iristen da, baina une batzuk ematen ditu autoan. Irratian pentsamendua udazkeneko lorea dela aditzen dio botanika aditu bati. Udazkena. Eta gogoratzen du Fito abeslariaren esana: norberak hartzen ez dituen erabakiak denborak hartzen dituela gure ordez.

5: Lucia

Kafetegian, Luciak infusio bat eskatu du. Beroegi dago, eta hoztu bitartean, oroitzapenak datozkio, oroitzapen horiek ahizpari kontatzen ariko balitzaizkio bezala: bi ahizpak desberdinak direla dio, Lucia lasaia baino mamitzen doakion gorrotoa luzean gordetzen duena; Martak gorrotoz lehertu egiten dena, baino segituan ahaztu egiten duena. Eta udan nola amonaren baserrira joaten ziren gogoratzen du, gogoz kontra bada ere,  eta han lastategira joaten zirela jolastera, toki debekatua zen arren, lastoa botatzeko zuloa zegoelako bertan. Eta gogoratzen du nola panpin batengatik borrokan hasi eta Martak zulotik behera bota zuela, justu oporren azken egunean. Negar zotinka azkenean osaba etorri zen bera askatzera. Besoa puskatuta zeukan. Baina okerrena da ez zutela sinetsi, Martak ez ziela ezer esan gertatutakoaz, arropa aldatuta azaldu zela gurasoen aurrena, lasto izpirik gabe, lastategian egona zela ezkutatuz.

6: Mikel

Elizan harrituta geratzen da Mikel. Ezteien errito nabarmen eta esajeratuko osagai guztiak zeuden han: loreak erruz, Mendelssonen martxa, pajeak petaloak botatzen, ...Kristau errituko baldintza guztiak beteak, otoitzak eta, baino hori ez zegoen sinestun askorik. Carlosen nagusia eta bere ematzea, bere lankideak, Carlos anaia, gutxi ezaguzten zuena, Eva andregaia noski, eta bere lagunak, tenisekoak tarteko, horiek ere ezagutzen ez zituenak. Irteeran, argazkiak eta abar. Dantzariak. Evaren teniseko lagunak arkua osatzen. Dena arrotza zitzaion Mikeli. Bazkaldu eta ospa, pentsatzen du Mikelek. Baina halako batean: Arroza? Neska eder batek galdetzen dio, 35 bat urtekoa, beltzarana. Harriturik, baietz. Eta arrazo botatzen du. Interesantea, neska. Eta gonbidatu guztiak, bakarrik etorri omen den neska barne, autobusez jatetxera doazen bitartean, bera aurreratu eta lehenago iristen da: bere mahaia bilatzen du, Carlosen lankideekin tokatu zaio. Ondo, neska gertu iznago du eta. Ardoa eskatzen dio zerbitzariari.

7: Naroa

Lourdesek eskaini dion kafearenm zain, Naroak sukaldean zintzilikatuta dauden frantsesezko koadroei begira geratzen da. Lourdesek esaten dio Suitzan egon zela denbora luzean, Geneva hirian. Lourdesek esaten dio bazter ederrak direla haiek, baina garai hura bukatu zela. Naroak ez du aukera izan bidaiatzeko, gurasoak bere adoleszente zelarik banandu ziren eta. Eta Erasmus ez zuen egin. Lourdesi esaten dio ordea, bere senarrak (Mikel) esportazio-sail batean dagoela eta asko bidaiatzen duela. Lourdesek zorionak ematen dizkio, norbait ondoan duelako. Kafea egina ja. Naroak botiken errezetak pasatzen dizkio, botikara joan behar ez izateko. Lourdesek dio ordea batzuetan hobe dela kalera atera behar izatea, amarekin bizitzea gogorra delako, bere jenioa dela eta. Naroak gai horretan sartu nahi ez, eta botiken dosifikazioa nola kontrolatu beharduen azpimarratzen dio, gaia aldatze aldera. Lourdes baiezkoa emaen dio, lasai egoteko. Kafea trago bakar batez hustu eta badoa. Ospitaleko plaza lortu behar du lehenbailehen, dudarik gabe.

8: Mikel

Ezkontzetan eta bikote harremanetan hasiera da onena. Eta hala izan zen orduan ere. Mikel, denek bezalaxe, zerbitzariek ekartzen zituzten gutiziak harrapatzen eta irensten hasi zen, eta ardoarekin laguntzen, Donostiako bista zoragarriak zituen jatetxean. Eta ardoaren laguntzarekin, nabaritzen du bere burua askatzen ari dela. Eta bat-batean, ondoan, neska beltzarana, brotxeta bat harrapatu nahian. Banderillak sartzen? Mikel galdezka. Neskak ez du berehala harrapatzen, baino azkenean bai, eta horrela hasten da bien arteko harremana. Aurkezpenak. Mikel, Lucia. Euskaldunberria da neska, Carlosekin lan-harremana du, baino berak Diputazioan egiten du lana, Carlosek eraikuntza-enpresatik bidaltzen dizkion txostenak eta aztertzen. Bat-batean 1.90ko morroi guaperas bat agertzen da, Luciari esertzera joan beharko dutela esanez. Luciak aurkezpenak egiten ditu. Rober, Mikel. Rober zoritxarrez, Luciaren mutila da. Gazteleraz egiten dute, mutilak ez baitaki euskaraz. Carlosekin batera karrera ikasi zuela esaten dio, baina orain musikoa dela. Hori adituta, neskak interes bereziko keinua agertzen du. Mahaian, Mikelen ondoan esertzen da.

9: Lucia

Bainuetxean, Lucia afaltzera jaisten da, gogorik gabe baino. Etxera itzuli beharko lukeen du gogoan. Donamariako bentako jatetxera ere pentsatu du. Baino nagikeriaz edo geratu egiten da. Karta miatu eta aukeratutakoak esaten dizkio zerbitzariari. Oroitzapenak berriz ere, amona hil zen urtekoak. Udaberrian hil zen eta udaran Burgosera joan ordez Zarautzen etxe bat hartu zuten gurasoek alokairuan. Eguraldi ona zegoenetan, hondartzan egun guztian. Oso ondo pasatzen zuen ahizparekin, eguakzia hartu, palan jolastu, bainatu. Txarra egiten zuenetan berriz, asperturik etxean. Martak ordea kalera ateratzeko ohitura zuen horrelakoetan eta han ezagutu zituen Eider eta bere lagunak. Eta haiekin ibiltzen hasi zen, luxuzko urbanizazio batean bizi ziren eta horko piszinara joaten hasi zen Marta. Luciak eea bera ere joan zitekeen esan galdetu zion. baina Martak esan zion ezetz, ez zegoelako gonbidaturik. Egun batean ordea, Luciak Eider kalean topatu eta arratsaldean piszinara etortzeko esan zion. Etxean Martari kontatu zion. Gurasoek egun horretan Donostiara joan behar zuten, eta abiatu bezain laster, Martak Eiderrengana ez joateko agindu zion, bestelako ostia pare bat emango zizkiola. Luciak sinetsi ezinik geratu zen, negarrez, ahizpa Eiderrengana joateko lasai-lasai prestatzen zen bitartean.

Oroitzapen horietan mugilduta, apenas ohartu da ondoko mahaiko gizon bat bere bularrei begira dagoela disimiluan, bere emaztea etorri bitartean. Hori eta oroitzapenak, haragia egin gabe dagoela gehituta, apetitua kentzeko nahikoa. Bigarren platera ia ezer jan gabe utzi du.

10: Mikel

Mikel mahai borobil batean esertzen da, alde banatara Lucia eta Rober dituela. Ez du garbi ze harreman mota duten eta zertaz ezagutzen duten elkar Lucia eta Rober. Roberrek berehala argitzen dizkio gauzak: Roberrek eraikuntza enpresa batean egiten du lana eta etengabe dago diputazioan lan egiten duen Luciarekin. Eta segituan, alumunioari buruz hasten zaio Mikeli, aluminioa gora eta aluminioa behera. Lucia berriz Carlosen lantokiko jabearen emaztearekin hizketan. Mahaian topa egiten dute, vivan los novios esaten eta orduan Rober traketsak ardoa isurtzen du Mikel eta Lucia gainean. Luciak me kaguen... dio, Mikel isilik eta Rober ergel aurpegiarekin. Zerbitzariak txoko batera eramaten ditu biak, arropak espray batekin garbitzeko. Luciak aitortzen dio gogorregi jarri dela Roberrekin, baino Mikelek onartzen du berak ere bazuela gogoa, aluminioarekin eman dion txapa eta gero. Elkarri mantxak kenduz, lizunkeriatan dabiltzala dirudiela esaten dio Mikelek txantxetan, Roberrek urrutitik begiratzen dituen bitartean.

11: Naroa

Beste egun bat. Eta Naroa presati doa Lourdes eta bere ama Milagrosen etxera. Sartu  eta berahala, Milagrosek Naroari eskatzen dio komunera lagunduko ote duen. Lourdes eta Naroa harrituta geratzen dira. Lourdesek esaten dio berak lagunduko diola, baino Milagrosek uko egiten dio alabaren laguntzari, oso zakar. Azkenean bi emakumeek laguntzen dote komunera. Lourdesek esaten dio duela hiru urte hasi zela zaintzen ama, aita bihotzekoak jota hil zenean. Geroztik amak sekulako gainbehera izan du. Lehen Genevan bizi zen, Suitzan, eta hiru hilabeterako etorri zen bakarrik, baina hiru urte daramatza. Berea ez da bizitza, beti amarekin. Naroak besterik gabe aitortzen dio bere senargaiak, Mikel, haur bat eduki nahi duela, herabe eta bat batean.

12. Mikel

Dantzaldiaren aurrekari erridikulu luzeetan murgildurik daude gonbidatuak. Lore sorta ama alargundu berriari ematen dio Martak, eta orain ezkongaien panpinatxoak ematea dator, badakizu, ustez hurrena ezkontzen izango den horri ematen zaizkionak. Mikelek gogoratzen du Carlosekin topatzean, beti gogorarazten ziola noizko izan bhear zen ezkontza. Eta susmoa du, beldurra hobeto esanda, berarengana etorriko diren bi ezkonberriak. Eta halaxe da, gerturatzen ikusten ditu. Urduri dago guztiz eta erlaxatzen saiatzen da. Baina, uff, eskerrak, azkenean ez datoz berarengana, beste bikote batengana baino. Lasaiturik ja, Lucia konturatu da bere urduritasunaz, txorakeria horiek nazka ematen diotela nabari dela komentatztearekin batera, dantzaldiaren ordua da. Ezkonberriak aurrena, eta gero denak. Lucia da dantzatzeko gonbitea egiten diona Mikeli, Mikelek esaten dio ea Rober haserretuko den, eta Luciak dio agian baietz, eta borroka egin beharko dutela. Eta Luciak orduan bere andregaiaz galdetzen dio, Mikelek bera ere galtzerdi soltea dela dio eta dantzan hasten dira, Luciak bularrak Mikel kolkoaren aurka estutuz.

13: Lucia

Luciak hotelean lo egin eta gosaldu ondoren, zirkuitu termalera jaisten da, albornoza jantzita. Agiri bat sinatzen du, non ezer gertatuz gero, Elgorriagako urak oso gaziak direlako, erantzukizuna berea dela onartuz. Ura oso gazia da benetan eta ur gezarekin nahastu behar dute gazitasun maila pixka bat arintzeko. Bainua hartzen du. Etzaulkietan eseritzen da. Flotarium delakora doa, non ura jatorriko gazi kantitatearekin dagoen, eta gorputza ez den hondoratzen. Eta bitartean gogoratu egiten du ...

Jokin karrerako adiskidea zen. Eta unibertsitatean hasi zirenean Marta eta Lucia, Martaren atzetik hasi zen, oso nabarmen, bnaina Martak ez zion kasurik egiten. Azkenean, ezetza biribila eman behar izan zion, erabatekoa, eta zakar gainera. Gero, hurrengo udaran, Marta Irlandara joan zelarik, Lucia hasi zen Jokinekin ateratzen. Marta itzultzen denean, Luciak ez dio ezer esaten, bnaina lagun baten bitartez enteratzen da. Martak Luciari galdetzen dionean, Luciak ez du ukatzen, normala baita Martak ezezkoa eman ziolako, baina Martak irribarre soil batez erantzuten du. Gero, dena ongi joan zen. Bi ahizpak eta gurasoka Jokinekin elkartzen zirenean, giro ona zegoen beti. Lehengusu baten ezkontzara joan ziren denak, eta Jokin Luciaren bikote gisa joan zen. Oso nodo pasa zuten. Buruko mina zuten, eta Luciak etxera joatea erabaki zuen, baina han pilula bat hartuta, hobeto sentitzen hasi zen. Poteoan ari ziren gonbidatuak ordurako. Tabernara joan zenean Jokin bila, Jokin eta Marta musuka ikusi zituen. Marta konturatu zen Lucia begira zegoela. Jokin ez. Luciak alde egiten du, etsirik.

14: Mikel

Luze eta bizi egin dute dantza elkarrekin, Luciak eta Mikelek. Edan ere, asko egin dute. Kalera atera, eta ezkonberriek alokatu duten taberna batera abiatzen dira. Lucia eta Mikel elkarrekin doaz, Mikelek gerritik heltzen diola neskari. Neskak mutilari belarrira xuxurlatzen diola. Bero daude biak. Tabernan, Lucia dantzan jartzen da, baina hortik gutxira kalera atera eta keinu erotikoen artean, Luciak bere etxera eramaten du. Ezkaratzean, muxuka egiten dio basati Luciak, eta etxeko sarrerara heltzeak brageta irekitzen dio. Zakila eskutan harturik, etxe barrura eramaten du Mikel. Txorta egitera doaz.

15: Naroa

Naroak lanerako darabilen kotxean doa. Pozik doa kotxe horretan, gidatzen duen bitartean bere gauzekin pentsatzeko aukera izaten duelako besteak beste. Oraingo honetan, Mikelek esana du buruan: elkarrekin hitz egin behar dutela. Badaki zertaz: Mikelek haurra eduki nahi du. Naroak ez du erabakirik hartu, baino badaki ezezkoa ematen badu; Mikeli min egingo diola. Badaezpada ere, pilula hartzen hasiko da, ez baita fidatzen Mikelek kondoiekin egiten duenaz.

Kotxearekin Lurdesen etxera heltzen da. Serio egiten dio harrera. Etxera sartu eta egongelan dena hankaz gora ikusten du, lore et lorontzi guztiak puskatuta. Milagros bere onetik aterata dirudi, eta Lurdesek berari baino kasu handiaoa egiten diela loreei. Eta hiltzen ari dela gehitzen du. Lourdes badoa, bakarrik negar egitera. Naroak ohiko azterketa egiten dio Milagrosi.

16: Mikel

Mikel Luciaren etxean esnatzen da, Donostiako Parte zaharrean. Erruduntasun sentimendua du, Luciagatik eta Naroagatik. Etxera joan behar duela baino ez dio esaten, baion ez egia guztia, Naroarekin dagoela alegia. Lucia ohean dago, biluzik, berari begira. Ea dutxatu nahi duen galdetzen dio, Mikelek ezetz dio. Errua Luciarengana sentitzen duen desioarekin nahasten zaio. Lucia telefonoa eskatzen dio. Mikel, zalantzati, eman egiten dio azkenean. Eta kalera abiatzen da, Zurriolako zubia zeharkatu egiten du. Haizea dabil eta sirimiri ari du. Ihesi doa, pauso azkarrez, sirimiritik nahiz gainera etortzen zaion egoera korapilotsutik.

17: Lucia

Bainutegian masaje bat hartzera doa Lucia. Neska mardul batek egin behar dio. Eta aldi berean, Martari buruzko oroitzapenak eta aitorpenak ...

Marta Jokinekin ezkondu zen azkenean. Baina denbora batera, Jokin gaixotu egin zen, larriki, eta Luciak aitortzen du poztu egin zela horregatik. Azaleko gaixotasuna zen, psoriasi antzekoa, oinazea eragiten zuena, eta gorpiutz osoan zehar zabaldu zitzaion. Lana utzi egin behar izan zuten, bai Jokinek bai Luciak. Eta Ameriketatik tratamendu esperimental baten berri izan zuten. Tratamendua ordaintzeko, aurrezki guztiak baliatu zituzten. Eta tratamenduak arrakasta izan zuen, larruazaleko gaitza desagertzen joan zen, baino albor ondorio larriak ekarri zizkion gibelean, hain larriak non gibel transplate baten beharra izan zuten. Beste madarikazio bat. Baina azkenean gibelaren transplanterako aukera heldu zen, eta ebakuntza luze baten ondoren, gibel berria jarri zioten Jokini. Eta Luciak gogoratzen du, besarkatu egin zirela bera eta Marta, emozioz.

18: Mikel

Mikelengan egonezina da nagusi hurrengo egunetan. Beldur da gonbidatuak eta Carlos bereziki konturatu ote ziren Luciarekin enroilatu zela, eztei egunean izan zuten jarrera ikusita. Beldur da Carlos eztei bidaiatik itzulita, Luciak zerbait esango ote dion, finean lankideak direlako. Baion tira, odo pentsatuta, lagunmina du Carlos eta horren berri izanda ere, ulertuko zuen. Eta tabernako jendea, eta Luciaren etxerako bidean ikusi zuen jendea? Baina egunak pasa, eta larrimin hori pasatzen zaio.

Naroa itzultzen da asteazkenean Masstrich-etik eta afari erromantikoa prestatzen du Mikelek. Larrutan egiten dute, gogoz eta grinaz. Zer moduz bodan, galdetzen dio larrutan egin eta gero Naroak. Ondo, dio Mikelek.

19: Naroa

Naroa Lurdesen etxean dago oraindik. Lurdes lurjota dago, eta Naroa da sukaldean laguntzen diona amak puskatu eta sakabanatu dituen gauzak jasotzen. Lurdesek eskertzen dio., baino urduri dago guztiz, negarrari eutsi ezinik. Naroa saiatzen da lasaitzen. Lurdesek pilula eman behako litzaiokeen galdetzen dio, Naroak arriskutsua izan daitekeela erantzuten dio. Lurdesek ama Genevara, Suitzara, eraman nahi du berarekin. Naroak hori amarekin hitz egin beharko lukeela dio. Azkenik, Lurdesek galdetzen dio Naroari senarrak, Mikelek alegia, ekarri nahiko lukeen haurrari buruz. Naroak hasperen egiten du. Lurdesek Milei zerbait esan dio galdetzen dio.

20: Mikel

Mikel diska-dendan dago lanean. Hilabete t'erdi pasa da ezkontza egunetik. Bat-batean sakelakoak jotzen du. Hartu eta Luciaren ahotsa aditzen du. Berarekin hitz nahi duela dio, eta bere etxera gonbidatzen du bazkaltzera. Zorroztasun puntu bat du ahotsak. Mikeli ondo iruditzen zaio, horrela jendearen begietatik aparte egongo dira. Onartu egiten du Mikelek eta biharamunerako geratzen dira.

21: Lucia

Lucia masajea hartzen ari da, baina oroitzen jarraitzen du:

Jokinen ebakuntzaren ondoren, Marta ez zen ia mugitu bere ondotik, gauak eta egunak igarotzen zituen bera zaintzen. Azkenean, etxera joan behar duen batean, Donostiako Parte Zaharrera doa Luciarekin, zerbait hartzera. Garagardoak edaten ditu Martak, Luciak ohartarazi arren alkohola lotarako pilukekkin batera ahrtzea ez dela ona. Zakar erantzuten dio Martak, eta mindu egiten da Lucia. Marta komunera doa, eta bitarte horretan Martaren sakelakoak jotzen du. Luciak hartzen du; bestaldean, haien izeba dago, berehala ospitalera joateko esaten dio, Jokin oso larri dagoela eta, Marta delakoan. Luciak baietz dio, baina Marta komunetik itzultzen denean ez dio ezer esaten. Edaten jarraitzen du, eta etxera doa azkenik, mozkorturik eta neka neka eginda, pastilla harturik lotarako. Esnatzen denean, ez da ezertaz gogoratzen, eta berehala izebaren deia hartzen du, negarretan, Jokin hil dela esateko, eta non egon den azken orduetan, ...

Masajea ematen dioten bitartean, saiatzen da imajinatzen Martaren aurpegia eta sentimendua, berria entzundakoan.

22: Mikel

Adostu bezala, Mikel Luciaren etxera doa bazkaltzera. Zain du Lucia. Etxera sartu, elkar agurtu eta hizketan hasten dira. Bereziki Mikelek hitz egiten du, eta Luciak arretaz begiratzen dio, irribarrea aurpegian. Bazkalondoan, nekatuta ja, Luciak galdera botatzen dio Mikeli: bere andregaia nola dagoen. Tiro bat balitz bezala zauritzen du bere barrua galderak. Eta ondoren, bigarren tiro bat: Luciak esaten dio haurdun dagoela.

23: Naroa

Naroa haserre ateratzen da etxetik, Mikelek lana bilatzeko duen ezgaitasuna ikusita. Osakidetzako autoan doa lanera. Obra batzuk pasa eta gurpila zulatu egiten zaio. Atzeko autoko gidaria jaisten da, neska gazte bat da. Asegurura deitu ordez, gurpila aldatzea proposatzen dio. Neskak lagundu egingo dio, eta azkenean bion artean egiten dute. Eskertzeko, Naroak kafe bat hartzea proposatzen dio: izenak esaten dizkiote elkarri, Naroa eta ... Lucia.

24: Lucia

Lucia badoa bainutegitik. Harrerako neskari, irteerako paperak betetzen ari dela, txango baten gomendioa eskatzen dio. Leurtzako urtegia eta hortik gorako bidea, erantzuten dio neskak. Autoz segituan heltzen da. Eta urtegiko ertzetik aiatzen da, udazkenak ikututako basoan zehar. Argibideak ematen dizkion gizon bat topatzen du. Goraka abiatzen da, urtegia pasa, zuhaitzei begira, harriak sentituz, naturari adi. Soratxipiko gailurrerantz doa. Nekez, zorabiatuta, iristen da. Eta han garrasi egin nahi du indar guztiekin, baino zurrumurru bat baino ez da ateratzen bere barrenetik.

25: Naroa

Luciak eta Naroak kafe bana hartzen dute elkarrekin, eskuetako koipe arrastoak garbitu ondoren. Lanbideen berri ematen diote elkarri: Naroa mediku ibiltaria, baino interno izateko asmoarekin; Lucia, aldundiko teknikaria (mekanikaria dela uste zuela esaten dio Naroak txantxetan). Luciak begitartea ilundu eta sekretua gordetzen dakien galdetzen dio Naroari, baina azkenean isildu egiten da. Erreakzio arraro horrekin, Naroak esaten dio batzuetan komeni dela barruan duzuna askatzea. Bere begi klinikoarekin, zerbait gertatzen zaiola nabaritzen du Naroak. Luciak esaten dio Elgorriagara joan behar duela, bainuetxe batera. Korrika agurtzen dira. Naroa autora sartzen da. Berandutzen ari zaio, Milagrosen etxera joan behar du. Mikelen deia hartzen du bat-batean, ezin duela une horretan berarekin hitz egin esaten dio. Naroak uste du bere jarreragatik barkamena eskatu nahiko duela, haurraren istioroarekin berriz. Naroak ez du nahi, Mikelek baietz. Naroak baietza ematea pentsatu du, isilarazteko, eta bitartean pilula hartzen jarraitzea, eta gero ospitalera joan azterketa egitea eta Naroak Mikeli esatea bietako bat antzua dela. Lurdesen etxera heltzen da.

26: Mikel

Luciaren ahotik haurdun dagoela adituta, norazean, galdurik, zorabiatuta dago Mikel. Burura datorkiona: gezurra. Gezurretan ibili dela Naroarekin, Luciari (ulertaraziz libre zegoela) eta baita bere buruari ere, nahaste horretatik garbi aterako zela uste baitzuen. Gainera, nahasketa egon behar zen. Ez al zion Naroak baieztatu, analisiak eginda, bere espermatozoideak alperrak zirela? Mutu geratzen da Lucia aurrean, baina azkenean, zer egin behar dugu, galdetzen dio. Naroarekin pentsatzen ari da, ordea, zer egin behar dute Naroak eta biok. Luciak mahaiko gauzak lasai jaso, eta hau dio: lasai, ni pentsatuko dut zer egin.

27: Naroa

Luciarekin hartutako kafearen eraginez, nerbioek jota heltzen da Naroa Lurdesen etxera. Ohi bezala sartzen da, etxea ia berea balitz bezala. Etxeko atea irekita aurkitu du eta sartu egin da. Lurdes amaren ondoan dago, itxuraz lo dagoen amaren ondoan. Baino Lurdes negar zotina ikusita, azkar ulertzen du: Milagros hilda dago. Azkar jokatzen du eta berpizten saiatzen da, masaje kardiakoa eta ahoz ahokoa egiten, alperrik. Sufirmendu keinurik ez dago hildakoaren aurpegian. Hoztasunez, ospitalera deitzen du, heriotza dagoenean egin beharreko tramiteak abiaraztera. Baino bapatean, susmoa piztu zaio Naroari eta komunera doa, hango armairutxoan digoxina giltzurrunentzako botika potea hutsik aurkitzen du. Eta ulertzen du. Lurdes agertzen da atzetik , eta ispilutik begira geratzen dira biak. Isiltasuna.  Lurdesekin bizitako guztia errepasatzen du bitartean, eta sekretua gordetzea erabakitzen du. Diagnostikoa: bihotzekoa jota hil da. Anbulantziakoak iritsi dira, eta Lurdes atea irekitzera joan da.

28: Mikel

Luciak haurdun zegoela esan geroztik, ez du haren berririk izan. Hilabeteak pasa dira. Mikel pentsatzen eta pentsatzen ari da. Zein erabaki hartu ote du Luciak? Abortatzea ote? Alde batetik hoberena, arazoa gainetik kentzeko, baina posibilidade horrek mingostu egiten du Mikel, justu bera, haur bat horrenbeste desiratzen zuena. Luciarengana joan eta haurra elkarrekin hazitzea ere bururatzen zaio, baina amets politegia da, eta Naroa utzi beharko luke noski. Eta Luciak haurra bakarrik izatea erabakitzen badu? Korapilo eta miseria horretatik atera ezinik, hartzen du erabaka: Naroari kontatuko dio dena. Etxera korrika joan, Naroarengana joan, haren eskuak hartu, baina berehala konturatzen da malkotan dagoela. Eskutan Aldundiko gutuna du, Luciak lan egiten duen tokikoa. Garbi dago zer gertatu den, Luciak dena kontatu dio gutunean. Naroak: zergatik ez dion ezer kontatu.

29: Mikel

Mikelek imajinatzen du gutunean zer diotson Luciak Naroari: koldarra era miserablea dela, adarrak jarri zizkiola, eta haurrarekin ez dela arduratu. Mikelen burutik gauza asko pasatzen dira, baino mutu dago. Naroak zerbait esateko eskatzen dio. Mikelek barkamena eskatzen du. Eta Naroak maite duela dio. Besarkatu egiten dira. Naroak galdetzen dio nolatan lortu duen tramiteak hain azkar egitea. Zer? Mikelek gutuna hartu eta irakurri egiten du. Ez da Luciaren gutuna. Aldundiak jakinarazten dio adopzio eskaera onartu diotela, zuzenean amak beraiei eman diela haurra, baldintza batekin, Marta izan behar dela bere izena. Mikelek imajinatzen du Luciak jokaldi hori egiteko gainditu behar izan dituen oztopo guztiak, saltatu dituen protokoloak, seguru asko Aldundiko bere kontaktuei esker. Orain, zoriontsu dira biak, Naroa eta Mikel, Naroa aspladian ez bezala zoriontsu, eta Mikel, bere printzesa txikiarekin, berea balitz bezala noski, berea da ta, maite duena.

AMAIERA

Pertsonaiak

  • Mikel, protagonista, mutil gaztea, musikatik bizi nahian, baina iparra pixka bat galduta. Haurra eduki nahi du bere neskarekin.
  • Naroa, mediku ibiltaria, Mikel bikotekidea. Ez du haurra izan nahi da. Nahiko haserre dago Mikel jarrera pasibo eta nagiarekin.
  • Lucia, Mikelek bere lagun Carlosen ezkontzan ezagutzen duen neska. Mikelekin roilo bat izan egun horretan bertan eta haurdun geratzen da.
  • Marta, Luciaren ahizpa. Harreman gatazkatsua dute elkarrekin.
  • Carlos eta Eva, haien ezkontzan ezagutzen dira Lucia eta Mikel. Carlos Luciaren lankidea da.
  • Milagros eta Lurdes, ama-alabak, Naroak egunero bisitatzen ditu.

 

3788 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.