Amnistia une historiko edo zirkunstantzia zehatzetan delitu edo bestelako lege-hauste jakinengatik pertsona batzuei ezarritako zigorrak bertan behera utzi eta horiengatik pertsona horien aurka abiarazi eta garatu litezkeen epaiketak…
Udal-barrutia udal baten eskumenen pean dagoen lurraldea da, bertako hiritarren bizitokia definitzen duena, han erroldaturik badago, eta besteak beste udal tributuen aplikazio-eremua zehazten duena. Udal-barrutia bat bakarra izan arren, udalari dagokion dagokio udal-barrutia auzo, barruti edo eremu txikiagoetan banatzea, udalak berak ezarri eta haiei esleitutako eskumenak kudeatze aldera. Aldi berean, eta legezko prozedura jarraiki, udal-barrutia aldatu egin daiteke denboran zehar, horrek bertako lursail eta ondasun higiezinen jabetza aldatuko ez badu ere.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, término municipal.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.