Falazia (latinezko fallare aditzetik, "engainatu") argudio edo arrazonamendu baliogabe eta okerra da. Berezi behar dira falazia eta faltsutasuna: proposizio faltsuak egiarekin edo errealitatearekin bat ez datozenak dira, baina…
Txorimaloaren falazia pertsona batek baieztatu ez dituen proposizioak haren ahoan jarri eta hari ospea kentzeko erabiltzen den falazia da. Adibidez, A pertsonak "sagardoa ez dut atsegin" esanda, B pertsonak "Euskal Herriko ohituren aurka zaude, beraz" erantzuten duenean, B pertsona Aren aurka txorimaloaren falazia baliatzen ari dela esaten da; izan ere, A pertsonak ez du aipatu Euskal Herriko ohituren aurka dagoenik, baina B pertsonak haren ahoan proposizio jarriz haren aurkako sasiargudioa eratzen du. Falaziaren izena, txorimaloari erreferentzia eginez, arguditzean lastoz (baieztapen faltsuz) egindako txorimalo (benetakoa ez den aurkari) baten aurka egiteko erraztasunetik dator.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, straw man; frantsesez, épouvantail; gaztelaniaz, falacia del hombre de paja.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.