Turruia Jaizkibelgo kostaldeko lurmuturra da, Erentzin eta Labetxuko parajeen artean. Mendebaldera Ixkiro lurmuturra dago, eta ekialdera Biosnar.

Txerrikiak, Txitxiburduntzi egunean erre eta jateko prest,. Kredituak: AMPA - IGE Zabalarra.
Txitxiburduntzi eguna edo Txitxiburruntzi eguna Euskal Herriko zenbait tokitan, bereziki Bizkaian, Garizumaren azkenaurreko igandean ospatu ohi den tradizioa da. Ospakizunean, jendea mendira atera, sua egin, eta txistorra, txorizoa eta bestelako txerrikiak burruntzi edo burduntzi batean sarturik, su gainean erre eta jan egiten zituen, jai giroan. Gaur egun, ez da ohikoa sua mendian egitea, eta jendeak etxetik bertatik eramaten du janaria. Garizumako baraualdia hasi baino lehen, txerrikiak jateko azken aukera ospatzeko modua da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.