
New Yorkeko txinatar auzoetako bateko egunerokoa.
Hiriko geografian, txinatar auzoak munduko hiri handietan txinatar jatorriko gizataldeak biltzen dituen auzoak dira. Txinatarrek antzinatik izan dute joera emigratzeko, eta hala XVI. mendetik aurki daitezke Asia Hegoekialdeko kostaldean txinatarren auzoak. Baina bereziki XIX. eta XX. mendeetan garatu ziren auzo horiek, Industria Iraultzak eta hiri handien garapenak ekarri zituen aukera ekonomikoek erakarri zituzten Txinako immigranteak bilduz. Hala, ospetsuak dira San Francisco eta New Yorkeko txinatar auzoak.
Espainian, ordea, txinatar auzoak badu bestelako adiera gaitzesgarri bat: prostituzioa eta delikuentzia nabarmenak diren auzoa da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, barrio chino.
Loturiko artikuluak
Ekonomia positiboa eta ekonomia normatiboaEkonomia positiboa eta ekonomia normatiboa ekonomiari buruzko adierazpen eta proposizioak egitean, eta orokorrean ikerketa ekonomikoa egitean, bereizten den bi ikuspegi dira. Ekonomia positiboaren ikuspegia ekonomiari buruzko proposizio objektibo,…
Ekonomia estatikoa eta ekonomia dinamikoaEkonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…
Ekonomia (definizioa eta kontzeptua)Ekonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…