Gerra-ordainak edo gerrako kalte-ordainak gerra baten galtzaileak erasotu dituen herrialdeei egindako suntsiketa eta abarrengatik kalteordain edo zigor gisa dirutan edo ondasunetan ordaindu behar duena da, garaileek edo haiek…

Tximista guda, tximista gudua edo tximista gerra, alemanierazko Blitzkrieg izenez ere ezaguna, armada batek etsaiaren aurka garatzen duen gerra-eraso azkar eta sakona da, bereziki unitate militar motorizatuak eta hegazkinak erabiliz, haren defentsa-lerroak guztiz hautsiz etsaiari modu egokian erantzteko astirik ematen ez diona. Bereziki Alemaniako naziko armadak, Wehrmach delakoak, Bigarren Mundu Gerran garatutako taktika izan zen, Poloniaren, Frantziaren eta Errusiaren aurka egindako gerra-erasoetan, Polonian eta Frantzian arrakastaz eta Errusian porrotaz, bereziki 1943ko Kurskeko guduan. Afrika Korps-eko unitate akorazatu alemaniarrek ere estrategia hori garatu zuten Afrikako iparraldean, batzuetan arrakastaz (Tobruk-eko gudua) eta batzuetan porrot nabarmenekin (El Alamein). Estrategia horiek aurrera eramaten nabarmendu zen Erwin Rommel jeneral alemaniarra, Afrika iparraldeko kanpainen ondoren Basamortuko Azeria izenez ezaguna izan zena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, guerra relámpago.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.