Tximeleta-diagrama


KategoriakEkologia

Tximeleta-diagrama ekonomia zirkularreko prozesuak azaltzen dituen diagrama da (ikus, hemen, diagramaren jatorrizko bertsio bat). Tximeleta baten gisara, diagramak
zirkulu itxurako bi hego ditu: lehenengoa gai biologikoei buruzkoa da, non biodegradazioa eta konpostaje prozesuen bitartez, zirkulu natural
bat osatzen den, nekazaritzan, elikaduran eta bestelako giza prozesuetan erabilitako gaiak berriz ere
baliabide natural bilakatuz; bigarrena, berriz, gizakiak sortutako objektu eta instalakuntzei buruzkoa da, eta zirkulu kontzentriko
batzuk biltzen ditu, objektu horien erabilera eta aprobetxamendu zirkularra adierazten dituztenak, hala nola partekatzea, konponketa,
berrerabilera, berrekoizpena eta azkenik birziklapena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, butterfly diagram; gaztelaniaz, diagrama mariposa.

184 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.