Saltoki handiak edo saltegi handiak tamaina handiko denda txikizkariak dira (eta beraz, orokorrean azken kontsumitzaileentzako produktuak saltzen dituztenak), produktuen eskaintza oso zabala dutenak, hala nola elikagaiak, garbikariak, jantziak…
Txikizkariak eta handizkariak produktuak eta zerbitzuak saltzen dituzten eragile desberdinak dira, zehatzago eta marketinaren terminologia baliatuz, banaketa-kanaleko bitartekaritza motak. Txikizkariak produktuak eta zerbitzuak bereziki azken kontsumitzaileei saltzen dizkieten bitartean, hala nola hipermerkatu eta supermerkatuak, denda berezituak eta komenientzia dendak; handizkariak, aitzitik, produktuak eta zerbitzuak berriz ere salduak izateko asmoarekin eskaintzen dituzten bitartekariak dira. Ohartu behar da, txikizkariak ez dizkietela derrigorrez produktuak handizkariei erosten, produktuak ekoizlearengandik zuzenean ere eskura ditzaketelako.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.