Txakurren partia


KategoriakAbestiak

Txakurren partia Fernando Artola 'Bordari' bertsolariaren bertsoekin konposaturiko abestia da, Txomin Artola abeslariak euskal kantutegira ekarri zuena. Ruper Ordorikak ere abestiaren bertsioa du plazaratua.

Txakurren partia

Gu gazte giñadela
txalupa guziak
txakurtxo bat oi zuten
ontzi barrenian
begi-erne, abilla
etzan zaunkaria
iges zijoan arraia
arrapatzallea.

Seme, esango dizut
nola gertatzen zan
punittutako arraia
suelto... batzuetan
legatzak, ospa! iges...
txakurra, jauzten zan
ta bet-betean arraia
artzen zun ortzetan.

Lana orren saria
zakurren partia
deitzen genion guziok
ongi merezia!
maitea, maitea zan
zakur eiztaria
txalupa betetzen zun
anima gabiak...

Unea etorri da
zuri kontatzeko
zer nolako txakurra
zen gure "Txuritxo"
auin izugarriak
etzun izutuko
arraia utzi baiûo
lenago itoko.

Goiz itsusi batean
ez naiz ez aztuko
bere lana beteaz
jauzi zan "Txuriko"
baga aundi artean
eiza...! ez utziko!
legatz aundi batekin
ito zan betiko.

238 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.