Agian, postalizazioa turismo masiboari buruzko kontzeptu moduan bilatzen ari zinen. Postalizazioa dokumentazioa, ohartarazpenak eta bestelako informazioa gutun formatoan jartzeko prozesua da, posta zerbitzutik bidaltzeko prest egon daitezen, hala…
Turistifikazioa herri, hiri edo eskualde bateko elementu natural, sozialak eta kulturalak bertako jendearen beharretara egokitu bainoago turisten desirak asetzera bideratzen direnean gertatzen den egoera da, elementu horiek erakargarri turistiko bilakatuz. Horrekin batera, etxebizitza eta oinarrizko beste zerbitzuen prezio igoera nabarmen batekin loturik agertzen da. XX. mendearen bukaeratik polo turistiko global bilakatu diren eremuetan gertatzen da bereziki, turismoaren globalizazioaren eta masifikazioaren ondorioz. Epe luzera bertako jendea aldi baterako turista populazio batekin ordeztea dakar, eta ondorioz komunitatea ez-komunitate baten oldearen eraginez desegitea eta jatorrizko identitate soziala galtzea (ikus, homogeneizazio kulturala).
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.