Zerak Yolanda Arrietak 2021ean plazaratu zuen literatur lana da. LABURPENA 1: Lagun ezkutuak Alixi neska gaztea da, labur Axi. Haur txikiekin bere gurasoekin bezalaxe, berak fantasiarekin duen lotura…

Trumoiaren alaba Jon Arretxe idazleak 2020an plazaratutako gaztetxoentzako eleberria da.
LABURPENA
1 kapitulua: Rubiah eta Iboih
Batari dut izena eta neska gazte bat naiz, 14 urte ditut. Indonesiako Weh izena duen uharte txiki batean jaio nintzen, Sumatra ondoan. Anai-arreba asko nituen eta ni nintzen zaharrena, eta horregatik zaindu behar izaten nituen. Aitarekin ehizan joatea gustatzen zitzaidan, gustokoenak guretzat basurdeak. Anai-arreba txikiak hara eta hona eramaten nituen, bainatzera eta toki ederrak ikustera, naturan, gure uhartea zoragarria baita. Baina toki batera ez nituen eramaten, Rubiah irla txikira, gu bizi ginen Iboih uhartearen ondoan. Kondairak dio Weh eta Rubiah maitemindu baino gero banandu ziren bikotea izan zirela, eta Rubiah neska bakarrik joan zela uharte horretara eta hantxe hil zela. Irla madarikatua dela diote. Diotenez, ontzi bat hondoratu zen Rubiah ondoan eta denak ito ziren. Eta zoroetxe bat ere erre zela eta denak hil. Ni neu ere, lagunekin, joan nintzen behin, eta hara iritsitakoan emakume erraldoi bat ikusi genuen. Rubiah neskaren izpiritua ote? Eztabaidan hasi ginen gure artean, eta azkenean andre horri holandarra deitzen erabaki genuen, holandarrak Indonesian egon zirelako denbora luzean eta oso handiak dira berez. Beste batean ere joan ginen, eta andrea ikusi genuen etxola batean, marrazten edo tximinoekin jolasean. Gero beste batzuetan ere joan ginen, eta andrea nolakoa zen ezagutu genuen, beti ezkutuan ginela: oso umore aldaketa arraroak zituen! Behin haren koadernoa ikusi genuen eta han gauza ikaragarriak marrazten zituela ikusi genuen, sumendiak, suteak, ... Besteak aspertu ziren, baina ni ez, eta irlara bakarrik joatea erabaki nuen.
2 kapitulua: Iragarpena (ikus, Gizapediako hiztegian, iragarpen)
Behin ezkutuan egon nintzen emakume horri begira, zer egiten zuen jakiteko, baina bera konturatu zen eta nire ezkutalekutik ateratzeko esan zidan. Esan zidan bazekiela hor nengoela, eta lagunekin ere izan nintzela zelatatzen. Tximinoek esan ziotela hori, berarekin zeuden tximinoek. Bi tximino txiki horiei begira jarri nintzen, txantxetan ote zegoen andrea? Harrituta nengoen, gainera gure hizkuntzan ere ederki moldatzen zen. Galdetu nion ea Rubiah zen bera, eta esan zidan ezetz, baina gauero harekin mintzatzen zela, ea ezagutu nahi nuen. Ez, esan nuen, beldurrez. Esan zidan Holandakoa zela, Silke zuela izena. Nik Batari, esan nion. Galdetu nion ea bera zorotxean edo ferryan zihoazen horietakoa zen. Ez, esan zidan. Baina baieztatu zidan haien izpirituekin mintzatzen zela ere. Sorgina ote zen andre hori? Baina europarra zen aldi berean. Ikusi nuen bere koadernoan zoritxarrak marrazten zituela eta berak esan zidan berak bizitako gauzak zirela. Tximinoek konfiantza hartu eta nigana salto egin zuten, baina nik etxera itzuli behar nuen. Andreak esan zidan pena zela ni ez gelditzea, baino joan baino lehen abixatu zidan alde egin behar genuela denok, hondamendi itzel bat gertatu behar zela, denok ito, erre edo lurperatuta geratuko ginela, dena galduko genuela, eta bere marrazki-koadernoa erakutsi zidan horretarako. Ikaratu nintzen, baino ez nekien gurasoei eta lagunei kontatu behar nien. Ez zidaten sinetsiko eta gurasoek errieta egingo zidaten. Alde egin baino lehenago, emakumeak esan zidan berari ordea ez zitzaiola ezer gertatuko, Rubiah-k hala esana ziolako. Agur esan, eta asaldatuta, hondartzara joan, uretara sartu eta Iboih irlara itzuli nintzen.
3. kapitulu: Hondamendia
LANEAN
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.