Truke-kontratua edo trukatze-kontratua aldebiko kontratua da, non pertsona batek ondasun edo eskubide besterengarri bat jasotzen duen beste pertsona batengandik, berak pertsona horri eman beharreko beste ondasun edo eskubide baten trukean. Batzuetan, trukatzen diren ondasun edo eskubideez gainera, diru kantitate bat ere eskatzen da, prestazioa eta kontraprestazioak orekatuak izan daitezen. Ebikzioz ondasun edo eskubide hori galduko lukeenak beste aldeari eman zion ondasuna edo eskubidea edo hura ordezten duen kalteordaina erreklamatu ditzake orokorrean.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, contrato de permuta.
Loturiko artikuluak
Kontratua (definizioa)Kontratua bi pertsonaren arteko borondatezko akordioa da, haien arteko obligazioak sortu, eraldatu edo iraungitzen dituena. Horrela, kontratuak dira salerosketak, alokairuak, langilearen eta enpresariaren arteko lan harremanak (lan kontratuak).…
Praktikaldiko kontratua (praktiketako kontratua, praktika-kontratua)Praktikaldiko lan-kontratua edo praktiketako lan-kontratua, helburu nagusitzat lanpostu jakin batean pertsona baten prestakuntza eta trebakuntza profesionala gauzatzea duena, dagokion lanbide-arloan eskuratu duen aurretiazko prestakuntza teoriko-praktikoaren arabera. Praktikaldiko kontratuak…
Bahi-kontratuaBahi-kontratua bi aldeen artean adostu den etorkizuneko salerosketa edo bestelako egintza juridiko baten berme edo seinale gisa, diru kopuru edo gauza bat (bahia, alegia) entregatuz, egiten den kontratua…