Troiako zaldia


KategoriakHistoria

Troia zaldiaren erreplika, 2004ko Troia filmean agertzen dena.

Troiako zaldia antzinako greziarrek Troia hiria mendean hartzeko erabili zuten amarrua izan zen. Urtetan Troia hiria arrakastarik gabe setiatu ondoren, kondairaren arabera Odiseori bururatu zitzaion zurezko zaldi erraldoi bat eraikitzea.  Barruan Greziako gudari onenak ezkutatu ziren, Odiseo buru.  Greziarrek setioa bertan behera utzi eta Troiatik alde egiteko itxurak egin zituzten. Gerra irabazi zutela sinetsirik, troiarrek hiriaren kanpoaldean zegoen zaldia hiri barrura sartu zuten, trofeo edo garaikur moduan. Ondoren, hiria festa giroan eta  troiar gudariak mozkorturik zeudela probestuz, greziar gudariak zalditik atera eta hiria mendean hartu zuten.

Egun, Troiako zaldia edo besterik troiarra mendean hartu nahi den erakunde edo taldean isilgordean sartzen den etsaia izendatzeko erabiltzen den esamoldea da. Informatikan, troiar birusa, beste programa baten itxura hartuta ordenagailu edo sistema informatiko batera sartzen den birus informatikoa da.

Enpresa arloan, Troiako zaldia salmentak zuzenean eragin ordez, salmenta piztu dezaketen alboko faktoreak sorraraztea helburu duen marketin estrategia da, hala nola publizitatearen edo komunikazioaren bitartez kontsumitzaile potentzialarengan desira piztu eta produktu nagusi bat kontsumitzera eraman dezaketen bigarren mailako produktuak bultzatzea. Berrikuntza arloan ere aipatu da, berrikuntzaren aurka azaldu daitezkeen eragileak desaktibatzeko, aldaketa txikiak proposatuz hasiera batean.

316 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.