Datuen analisian, agregazioa eta desagregazioa datuen azterketa-maila definituta burutu behar diren eragiketak dirak. Agregazioa egiten denean, datuak bildu egiten dira, totalak edo batezbestekoak kalkulatuz, goragoko maila batean aztertzeko.…
Treemap (ingelesez) edo zuhaitz-mapak bereziki datu-multzo hierarkikoetarako, bereziki total bat atalka kopuru txikiagoetan banatzen denean, eta lehen mailako kopuru horiek berriz kopuru txikiagoetan banatu daitezkeela, erabiltzen dira. Horretarako, karratu bat (totala adierazten duena) lehen mailako kopuru adinako azalera duten laukizuzenetan banatzen da. Aldi berean, laukizuzen horiek laukizuzen txikiagoetan bana daitezke, bigarren mailako desagregazio edo banaketa adierazteko, beti ere laukizuzenaren azalera kopuruaren adierazgarritzat harturik. Egun, oso zabaldua dago esportazioek eta inportazioek produktu eta sektore ezberdinen artean duten banaketa adierazteko, atal orokorretatik produktu zehatzagoetara.
Laukizuzenak kolore-gradiente bateko kolore ezberdinetan margotuz, kopuru horiek beste aldagai batekin nola lotzen diren ikusteko ere erabiltzen dira, korrelazioa aztertzeko alegia, sakabanatze-diagraman bezalaxe.
Zuhaitz-mapak 1990eko hamarkadan asmatu ziren, disko informatiko bateko espazioa direktorioetan nola banatzen zen irudikatzeko. Mapen eraketa konplexua da, eta begiz diagrama ikusgarria eta erakargarria izan dadin, marraztutako laukizuzenak, ahal den neurrian “nahiko” karratuak izatea eta ia-karratu horiek azalera handienekotik txikienekora ordenatuta izatea bilatu behar denez; horretarako ezinbestekoa da algoritmo informatiko egokiak baliatzea.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.