Trasimako Antzinako Greziako sofista bat zen. Bereziki ezaguna da Platonen Errepublika solasaldiko pertsonaia gisa. Hala ere, ezin da ziurtatu Trasimakok solasaldi horretan dituen ikuspuntuak benetazko Trasimako historikoaren pentsaerarekin bat datozen. Edonola ere, Platonen Trasimakoren ikuspuntuak dira gailendu direnak, bereziki justiziaren kritikari dagokionez; kritika horretan, Trasimakok baieztatzen du justizia indartsuenak inposatzen duela; beraz, justizia instituzio absolutua (eta bidezkoa) ez, eragile politiko eta sozialek ezarritakoa baizik litzateke. Nietzsche filosofoak iritzi horiek bereganatu zituen, justizia sozialki eratutako instituzioa zela adieraziz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, Thrasymachus.
Loturiko artikuluak
Ongia (Platon)Platonen ideien teorian, ideia guztiak antolaturik eta mailakaturik daude, zuhaitz bateko enborretik zabaltzen diren adarrak eta hostoak bezalaxe; adibidez, astoaren ideiaren gainetik animaliaren ideia orokorragoa litzateke, eta animaliaren…
EristikaAgian heuristika bilatzen ari zinen. Antzinako Grezian, eristika eztabaida negatibo eta desadostasunerako joera eta jarduna da, egia bilatu ordez, aurkariari beti ezetz ematea beste helbururik ez duena. Haserre…
Sofistak eta sofistikaSofistak Antzinako Greziako irakasle partikularrak izan ziren, K.a. V. mendean, bereziki aberatsen semeei eztabaida politikoetan jarduteko erretorika irakasten zutenak. Sofista entzutetsuenak Protagoras, Gorgias, Antifon, Hipias, Prodiko eta Trasimako izan ziren. Filosofiaren…