Transzendentalismoa


KategoriakFilosofia

Transzendentalismoa Ameriketako Estatu Batuetan XIX. mendeko lehen hamarkadetan garatutako mugimendu filosofikoa izan zen, Kanten eta Schellingen idealismotik eta erromantizismotik eratorria, enpirismoaren, materialismoaren eta arrazionalismoaren aurkakoa, existentzia finituan Jainkoaren immanentzia baieztatu eta hortik panteismora hurbildu zena. Halaber, idealismoa, indibidualismoa, mistizismo eta gizarteari buruzko baikortasuna baieztatu zituen. Ekialdeko testu erlijioso eta filosofikoek ere eragin handia izan zuten mugimenduan. Henry David Thoreau intelektual transzendalista nabarmen izan zen.

161 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.